Asteburu ezin gozoagoa bizi izan du Usurbil K.E.-k

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 7a, 10:59

Senior neskek Ohorezko Bigarren Mailara igotzeko fasea jokatu dute Iruñean. Kadete mutilek estatu mailako sektorea baita Granollersen (Katalunia). 

Senior neskak txapeldunordeak
Bi neurketa irabazita, hirugarrena bi goleko tarteagatik soilik galduta, txapeldunorde amaitu dute Usurbil K.E.-ko senior neskek asteburuan Iruñeako Anaitasunan jokatu duten Ohorezko Bigarren Mailara igotzeko estatu mailako sektorea. Euskadiko txapeldunek lehen postuan sailkatu beharra zuten igoera gauzatzeko. Etxekoek, Anaitasunakoek eskuratu dute maila aldaketa. Usurbilgoek denboraldi bikaina osatu dute.

Ohorezko Bigarren Mailarako igoera fasea
Emaitzak
Urbil Usurbil K.E. 39-20 Ad La Jota
Urbil Usurbil K.E. 26-25 BM. Pereda
Helvetia Anaitasuna 20-18 Urbil Usurbil K.E.

Sailkapena
1-Helvetia Anaitasuna: 6.
2-Urbil Usurbil K.E.: 4.
3- AD La Jota: 2.
4-BM. Pereda: 0.


Kadete mutilak hirugarren
Granollersen izan dira asteburuan Usurbil K.E.-ko kadete mutilak. Estatu mailako klub arteko txapelketan parte hartu dute. Euskadiko txapelketan hirugarren postuan sailkatu zen taldeak postu bera eskuratu du baita Katalunian. 32 talde lehiatu dira fase honetan. Zortzik baino ez, multzo bakoitzeko sailkapen buruan zen taldeak eskura zezakeen denboraldiko klub onena izendatzeko ekainaren 16tik 20ra jokatuko diren finalerako txartela.

Emaitzak
Granollers 48-23 Usurbil K.E.
Anaitasuna A 34-28 Usurbil K.E.
Usurbil K.E: 41-33 C.B. Mislata A

Sailkapena
1-Granollers: 5.
2-Helvetia Anaitasuna A: 4.
3-Usurbil K.E.: 2.
4-C.B. Balonmano Mislata A: 1.



Kadete neskak, Gipuzkoako txapeldunak
Berriki, Usurbil K.E.-ko kadete neskek Gipuzkoako txapeldun izendatu zituzten baita.