2021/07/01 17:00/21:30

Kultur Bira

Kultur Bira: Kolore Festa+Neona/Amak kontzertuan

Kultur Bira: Kolore Festa+Neona/Amak kontzertuan
Artzabal/Udarregi Ikastolako karpa gunea, Usurbil

17:00 Kolore festa ARTZABALEN.
Zehaztasunak: "Marrazketa saioa. Norberak bere margoak ekarri beharko ditu, baita karpetaren bat ere, euskarri bezala erabiltzeko. Bukaeran, opariak zozketatuko dira parte hartzaile guztien artean".
Edukiera: 200 lagun. 
Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Sarrera: herritar bakoitzak lau sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

21:30 Neona/Amak taldeen kontzertuak Udarregi Ikastolako karpa gunean.
Zehaztasunak: "NEONA izenpean eraberrituta dator herrian sorturiko taldea. Bestalde,  lau izenen lehen letrarekin osatutako trikiti, pandero eta lau ahotsen taldea da Amak: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta ikuskizun bitxia eskainiko digute hamaika bariazio edo konbinaziorekin".
Edukiera: 200 lagun. 
Izen ematea: ekainaren 28a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian.
Sarrera: herritar bakoitzak bi sarrera eskuratu ahalko ditu gehienez.

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.