2021/07/02 18:00

Kultur Bira

Kultur Bira: Aupa Strings+bertso-saioa+bertsio-gaua

Kultur Bira: Aupa Strings+bertso-saioa+bertsio-gaua
Kiroldegia/udaletxe aurrea/Udarregiko gunea, Usurbil

18:00 "Aupa Strings" taldearen emanaldia Oiardo Kiroldegian.
Zehaztasunak: "Musika klasikoa, heavy metala edota bluesa era naturalean fusionatzen ditu familiako gazteei (6-12) zuzenduriko String Jukebox ikuskizun parte-hartzaileak. Antzerki-kutsua duten eszenak, jolas, erritmo, sormen eta umorez beterik daude, elkarrekin musika sortu, beat-box modura komunikatu edota poesia rap bihurtzeko".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera).

19:00 Bertso-saioa udatxe aurreko Joxe Martin Sagardia plazan.
Bertsolariak: Miren Artetxe, Agin Laburu, Aitor Mendiluze eta Onintza Enbeita. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
Edukiera: 135 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

22:30 Bertsio-gaua Udarregi Ikastolako karpagunean.
Zehaztasunak: "Bueltan da, urtebeteko hutsunearen ondoren, Usurbilen hain kuttuna dugun ekitaldia: Bertsio Gaua".
Edukiera: 200 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.