Kultur Bira

"Suharra" dokumentalaren proiekzioa, astebete atzeratua

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 9a, 10:58

Igande honetarako aurreikusia zegoen arren, astebete, ekainaren 20ra atzeratu du Kultur Biraren antolakuntzak, "Suharra" dokumentalaren proiekzioa. Usurbilgo Artixten Gauaren eta Orbeldik eskainiko duen bigarren emanaldiaren asteburu berean izango da. "Inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala" dugu honakoa. Sarrerak usurbilkultura.eus atarian eskura daitezke.

KULTUR BIRA
Ekainak 18, ostirala
17:30 Orbeldi Dantzan II Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu.
Edukiera: 100 lagun.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 16ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Ekainak 19, larunbata
20:00 Artixten Gaua Txokoalde, Aginagako Eliza Zaharraren ataria eta Usurbilgo skate parkea.
Zehaztasunak:Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian. Hiru ekitaldietako izen emateak, aparte egin beharko dira”.
Edukiera: 65 lagun Aginagan, 70 Txokoalden, 70 skate parkean.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 17a baino lehen esteka hauetan:
Aginagako Artixten Gaua
Txokoaldeko Artixten Gaua
Usurbilgo Artixten Gaua

Ekainak 20, igandea
19:00 "Suharra" dokumentala Sutegin. 
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 11ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.