"Usurbil astindu"

“Independentziaren aldeko indarrak batzen” mahai-ingurua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 11a, 09:07

"Usurbil astindu" zikloaren baitan, “Independentziaren aldeko indarrak batzen” mahai-ingurua antolatu dute Usurbilgo Sortuk eta Ernaik larunbat goizeko 11:00etan Sutegin. Ainhoa Etxaide eta Joseba Permach gonbidatu dituzte hitzordura. Hitzorduan parte hartzeko izena aurrez bideratu beharra dago esteka honetan: https://labur.eus/ce00V

Datorkigun etorkizun hurbilenaz hausnartzeko gonbita luzatzen du Usurbilgo Ezker Abertzaleak, abian duen "Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala" zikloaren bidez. Sortuk uztailerako iragarritako kongresura begirako prozesua landu eta aipatu moduan, gogoetarako tartea hartu nahi dute. Zikloaren antolakuntza lanetara batu dira Usurbilgo Sortu, Ernai eta Sorturen kongresua prestatzen ari den herritar taldea. 

"Usurbil astindu" zikloarekin "Ezker Abertzaleko komunitatea saretu, egituratu, indartu" nahi dute; militantzia ulertzeko ikuspuntu ezberdinak batu; Sortu eta Ernairen arteko hartuemanak sendotu; edota Aitzaga berregituratu. Herriko tabernarekin batera elkarte gastronomikoa eta kultur elkartea daude. Ideiak eta jende berria batu nahi dute kultur bilgunearen bueltan, "kultur elkartea berrasmatu", "Ezker Abertzaletik urtean zehar kultur eskaintza" plazaratzeko. 

“Usurbil astindu. Esna harrapa gaitzala”
Ekainak 12, larunbata
11:00
“Independentziaren aldeko indarrak batzen” mahai-ingurua Sutegin.
Gidaria: Maider Lazkano.
Parte hartzaileak: Ainhoa Etxaide eta Joseba Permach.

Ekainak 19, larunbata
11:00
“Herri kooperatiba. Burujabetzarako erreminta”, Mikel Laboa plazan.
Hizlaria: Gorka Julio.
-Energia, etxebizitza eta elikadura burujabetza proiektuen kale erakusketa.

Izen ematea aurrez helbide honetan: https://labur.eus/ce00V
Oharrak: aforoa kudeatzeko izen ematea beharrezkoa izango da. Ekitaldien lekuak alda daitezke, halakoetan sare sozialen bidez eta izena emandakoei aurrez jakinaraziko zaie.

Antolatzaileak: Sortuko kongresuko batzordea, Sortu eta Ernai.