Apirilean bezala, maiatzean ere 238 langabetu

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 15a, 09:36

Aldaketarik ez. Apirilean bezala maiatzean ere 238 langabetu zenbatu ditu Estatu Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Covid19ak eragindako pandemia hasi zenetik erregistraturiko langabetu kopuru baxuena zenbatu dute berriz.

Ohiko joera nagusitu da oraingoan ere; azken hilabetean gorantz egin du emakumezkoen langabetu kopuruak (127tik 133ra) eta gizonezkoenak behera (111tik 105era). Ohi bezala, gizonezkoak baino emakumezko langabetu gehiago ditu udalerri honek. Aldiz, 115 emakumezko kontratatu dira, 110 gizonezko. Guztira 225 lan kontratu erregistratu ziren maiatzean, ia denak, 202, aldi baterako. Buruntzaldean apirilean baino 54 langabetu gutxiago zenbatu dituzte, 1.129 langabetu gutxiago Gipuzkoan.


2021eko maiatza
Usurbil: 238.     Buruntzaldea: 3.264.    Gipuzkoa: 32.581.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 105.
25 urtetik behera: 17.
25-44 urte artean: 26.
45 urtetik gora: 62.
 

Emakumezkoak: 133.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 61.
45 urtetik gora: 66. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 37.
Eraikuntza: 12.
Zerbitzuak: 164.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 709.
Astigarraga: 271.
Hernani: 937.
Lasarte-Oria: 853.
Urnieta: 256.
Usurbil: 238.
Guztira: 3.264. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 32.581.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 225.
Aldi baterakoak: 202 (95 gizonezko, 107 emakumezko).
Sektoreka: 9 nekazaritzan, 47 industrian, 2 eraikuntzan eta 167 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 110 lan kontratu gizonezkoenak, 115 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 207.
Astigarraga: 209.
Hernani: 606.
Lasarte-Oria: 226.
Urnieta: 271.
Usurbil: 225.
Guztira: 1.744.

Gipuzkoa: 18.417.

2021eko apirileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.