Kultur Bira

Dantza batean hasi dute Kultur Bira

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 12a, 15:48

Trapu Zarra taldekoen "Turistreatzen" emanaldiaz eta Orbeldikoen saioaz gozatu ahal izan zuten ostiralean Artzabalgo frontoira joandakoek. Emanaldiok izan dira aurtengo Usurbilgo Kultur Bira estreinatu duten lehen hitzorduak.

Kulturgintza jiran eta biran hasi zaigu Usurbilen, herri eragile anitzen elkarlanari esker. Ostiral honetan izan da, Artzabalgo frontoian. Trapuzarra taldekoek "Turistreatzen" emanaldiaz girotu zuten uztailaren erdialdera arte luzatuko den kultur zikloa.

Eta segidan, herriko dantzarien emanaldi ederra ikusteko aukera izan zuten, aurrez usurbilkultura.eus atarian sarrerak eskuratu zituztenek; Orbeldiko kide gaztetxoenen saioaz alegia. Gogoan izan, urtero, herriko nahiz auzoetako udako jaietan hainbat erakustaldi eskaintzen dituzte. Iaz bezala, oraindik gainditu ez dugun osasun krisialdia tarteko, aurten ere ez da festarik izango. Kultur Biran aurkitu du Orbeldik, erakustaldiok plazaratzeko alternatiba.

Beste bi saio
Hiru emanaldi eskainiko ditu ziklo honetan zehar; lehenengoa ostiral honetan plazaratu duena Artzabalgo frontoian. Hilaren 11koa bezala, "Orbeldi dantzan" izenburupean eskainiko du hurrengoa, hilaren 18an 17:30etan frontoi berean. Kasu honetan ere, dantzari gaztetxoenek parte hartuko dute. Usurbilgo jaiak izango liratekeen jai egunetako batean, uztaileko lehen igandean, hilaren 4an eskainiko du Orbeldik Kultur Birako hirugarren eta azken saioa. Kasu honetan, dantzari helduen eskutik.

Matrikulazio epea zabalik
Gogoan izan, datorren ikasturterako matrikulazio epea zabalik duela Orbeldik ekainaren 18ra arte.Formulario hauen bidez osatu beharko da izen ematea:
- Haurren izen ematea: https://docs.google.com/.../1FAIpQLScOS7P1k.../viewform
- Helduen izen ematea: https://docs.google.com/.../1FAIpQLSegYHjmLrcHRA.../viewform

Haurrei zuzenduriko eskaintza
-Astelehena:
16:45-17:45 LH 1-2.
17:45-18:45 LH 3-4.
-Asteartea:
18:30-20:00 DBH.
-Asteazkena: 
16:45-17:45 LH 5-6.
17:45-18:45 LH 5-6.
-Ostirala:
16:45-17:45 LH 1-2.
17:45-18:45 LH 3-4.

Oharrak:
-Taldea osatzeko gutxienez 8 kidekoa izan behar du. 15 dantzari baino gehiago izanez gero, zozketa bidez bi taldeetan banatuko dute.
-Kuota: ikasturtea 70 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 60 euro). Azaroan kobratuko da.

Helduentzako eskaintza
-Astelehena:
19:00-21:00 Euskal dantzen taldea.
-Asteartea:
19:00-20:30 Oinarrizko dantzak.
-Asteazkena:
18:30-20:00 Dantza hastapenak.
19:00-20:30 Plaza dantzak.

Oharrak:
-Taldea osatzeko gutxienez 8 kidekoa izan behar du.
-Kuota: ikasturtea 90 euro (senide bat baino gehiago badaude bakoitzak 80 euro). Azaroan kobratuko da.

Informazio gehiagorako:
E-posta: orbeldi.udt@gmail.com
Facebook: OrbeldiDT
Instagram: @orbeldi_UDT

ORBELDI DANTZAN
Ekainak 18, ostirala
Ordua: 17:30.
Tokia: Artzabalgo frontoia.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu.
Edukiera: 100 lagun.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera.
Izen ematea: ekainaren 16ra arte, usurbilkultura.eus atarian.

Uztailak 4, igandea
18:00 Orbeldi Dantzan III (helduen emanaldia) eta Puro Relajo Artzabalgo frontoian.
Zehaztasunak: "Baztango mutil-dantzak eta Oñatiko korpus-dantzak taularatuko dituzte Orbeldiko dantzariek. Bestalde, 2014an kaleratu zuen lehenengo diskoa Oibarko (Nafarroa) taldeak, eta ordutik, guztira, zazpi kaleratu ditu. Arrakasta itzela du Puro Relajok mariatxizaleen artean. Euskal abesti ezagun ugariren bertsioak ere egiten dituzte, euren doinu propioak erantsiz".
Edukiera: 100 lagun.
Sarrerak: ekainaren 28ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.