Hondakinak nonahi

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 14a, 10:27

Sagardo Eguna edo herriko festen biharamuna zirudien herriak igande goizean, desberdintasun argi batekin; bezperan ez zela halako ospakizun masiborik izan. Baina aspaldi ez bezala botila hautsiak, jan nahiz elikagaien poltsa edo edukiontziak nonahi ikus zitezkeen Kaxkoko txoko ezberdinetan.