Kultur Bira

Etxeko sortzaileen asteburua Kultur Biran

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 18a, 08:41

Kalezarko San Juanei lekukoa pasa aurretik, Usurbilgo Kultur Bira bigarren asteburuan murgiltzera doa. Etxeko sortzaileen, artixten aste amaieran hain zuzen. Ostiral honetan Orbeldi Dantza Taldeko kide gaztetxoenek bigarren saioa eskainiko dute, eguraldi kontuengatik, Artzabalgo frontoian ez, Askatasuna plazan. Larunbatean herriko artixten emanaldi gaua; 3 saio aldi berean, Aginagan, Txokoalden eta Usurbilen. "Suharra" dokumenttalaren proiekzioak borobilduko du astea Sutegin.

USURBILGO KULTUR BIRA
Ekainak 18, ostirala
17:30 Orbeldi Dantzan II Askatasuna plazan.
Zehaztasunak: Orbeldi Dantza Taldeko haurrek ikasturtean zehar landutako dantzak eskainiko dizkiete herritarrei. Euskal Herriko txoko askotako dantzekin gozatu ahal izango dugu.
Edukiera: 100 lagun.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 4 sarrera.
Izen ematea: itxita.

Ekainak 19, larunbata
20:00 Artixten Gaua Txokoalden, Aginagako Eliza Zaharraren atarian eta Usurbilgo skate parkean.
Zehaztasunak:Aldi berean egingo diren hiru emanalditan herriko artixtetaz gozatzeko aukera paregabea izango da. Ekitaldi desberdinak izango dira, parte-hartze zabalekoak, formatu txikian. Hiru ekitaldietako izen emateak, aparte egin beharko dira”.
Edukiera: 65 lagun Aginagan, 70 Txokoalden, 70 skate parkean.
Oharra: herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera.
Izen ematea: itxita.


Ekainak 20, igandea
18:00 "Suharra" dokumentalaren proiekzioa Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: "Galtzeko zorian dagoen bizitza berreskuratzea beharrezkoa den momentu honetan, inoiz azaldu gabeko gure kulturaren parte diren bertako ganadu suharren historia kontatzen duen dokumentala dugu honako hau".
Edukiera: 78 lagun.
Sarrerak: ekainaren 18ra arte, usurbilkultura.eus atarian (herritar bakoitzarentzat gehienez 2 sarrera).

Informazio gehiagorako eta egitarau osoa: usurbilkultura.eus
Antolatzaileak: Kalezar, Aginaga, San Esteban, Atxegalde, Santuenea eta Usurbilgo jai batzordeak; Xauxar Txosna Batzordea; Ziortza K.E.; Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea; Usurbilgo Udala; NOAUA! K.E.