Asteburuan ere "prezipitazio handiagatik" abisu horian

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 18a, 07:00

Abisu horian izan gara azken egunotan, ostegunean alerta laranjan. Egun hauetako giro beretsuan jarraituko dugu asteburuan ere; "prezipitazio handiagatik" abisu horian ostiral honetan 18:00etan hasi eta larunbat iluntzeko 21:00ak arte.

Ostiral honetan, "baliteke 20 l/m² baino gehiago pilatzea ordubetean. Zaparrada ertainak botako ditu; baliteke zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jotzea, zaparradak handiak izatea eta txingorra botatzea, bereziki mendebaldean. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke".

Larunbatean antzeko giroa izango dugu aipatu meteorologia agentziak ohartarazi duenez. "Baliteke 15 l/m² baino gehiago pilatzea ordubetean. Zaparrada ertainak botako ditu; baliteke zenbait lekutan trumoi-ekaitzak jotzea, zaparradak handiak izatea eta txingorra botatzea. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke".

Ekaitz giroa
Giro honekin Usurbilen gaur (ekainak 18), "zerua tarteka hodeitsu egongo da; arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait lekutan trumoitsuak izan daitezke eta txingorra bota dezake egunaren bigarren partean, bereziki mendebaldean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean eki-osagaitik finkatuko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira".

Larunbatean (ekainak 19), "zerua tarteka hodeitsu agertuko da. Zaparrada ertain eta trumoitsuak bota ditzake, txingorra bota dezake eta baliteke noizbehinka handiak izatea, probabilitate handiagoarekin goizaldean, goizean goiz, eta egunaren amaieran. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, hego-osagaia nagusituz; eguerditik aurrera ipar-osagaira aldatuko da. Ekaitz-guneetan haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoetan aldaketarik ez".

Igandean (ekainak 20), "zerua tarteka hodeitsu egongo da. Zaparrada txiki batzuk bota ditzake, noizbehinka ertainak eta trumoitsuak izan daitezke. Hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin. Arratsaldean baliteke haizea ipar-osagaititk finkatzea. Tenperatura gutxi igoko da".

Informazio eguneratua hemen: euskalmet.eus