Denetariko gaiak hizpide, osteguneko udalbatzarrean

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 21a, 12:06

LGBITQ+ kolektiboak, torturaren biktimak, Zubietako elkarbizitza, Haur Eskola, Behemendi edota kreditu gaikuntza, ahotan hartuko dituzten gaiean artean.

Ekaina amaiera aldera heldu garen honetan, azken ostegunerakin batera datorkigu hilabete honi dagokion udalbatzarra. Ostegunerako (hilak 24) arratsaldeko 18:00etan deitu du hitzordua Usurbilgo Udalak. 

Denetariko gaiak hartuko dituzte ahotan. Hiru mozio batetik; bat ekainaren 28ko LGTBIQ+ kolektiboen egunari begirakoa, baita Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunari lotutakoa ere. Azkena, Zubietako auzokideen arteko elkarbizitzari buruzkoa. Urte honetako lehen kreditu gaikuntza onartu edo ez erabaki beharko dute. 

Bi zerbitzu ere hizpideen artean izango dituzte: Kalezarko Haur Eskola batetik. "Zerbitzu-emakida kontratua Udarregi Ikastola IKEri esleitzea" bozketara eramango dute. Baita, "Donostia-Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea Behemendi Usurbilgo Udalaren berezko baliabide izendatzea" ere.

Segidan duzue, Usurbilgo Udalak astelehen honetan helarazi berri duen datorren udalbatzarreko gai-zerrenda osorik:

OHIKO UDALBATZARRA
Eguna: ekainak 24, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
*2021/01/25eko ezohiko bilkurako akta.
*2021/02/25eko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko maiatzaren 24tik ekainaren 18ra (2021/450-2021/544).
3.- 2021eko 1. kreditu gaikuntza onartzea.
4.- Donostia-Bidasoako Landa Garapenerako Elkartea Behemendi Usurbilgo Udalaren berezko baliabide izendatzea.
5.- Usurbilgo Haur Eskola zerbitzu-emakida kontratua Udarregi Ikastola IKEri esleitzea.
6.- Mozioa: Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Eguna.
7.- Mozioa: LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
8.- Mozioa: Zubietako auzokideen arteko elkarbizitza.
9.- Galdera-eskaerak.