Koronabirusa

Dekretu berriarekin, argibideen dokumentua eguneratu du Jaurlaritzak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 21a, 12:20

Covid19ari aurre egiteko neurriak malgutzea erabaki zuen ostiralean Eusko Jaurlaritzak. Larunbatetik indarrean dira besteak beste, jardueren amaiera edo itxiera ordua 2:00ak arte luzatzeko neurria edota gune itxi nahiz irekietan edukiera handitzea baimentzen dutenak. Aldaketa hauen harira, azken urte honetan egin ohi duen moduan, sor daitezkeen zalantzak argitzeko dokumentua eguneratu du Jaurlaritzak. Albiste honetan duzue osorik, bestela esteka honetan klikatuta eskura dezakezue: covid19 zalantzak

I. GOMENDIO OROKORRAK
-Maskara erabiltzea.
-1,5 metroko distantzia mantendu.
-Saihestu jende-pilaketak, batez ere barne-eremuetan.
-Pertsona-taldeak gehienez 6 pertsonatara mugatu.
-Etengabe aireztatu barruko espazioak.
-Edozein sintoma susmagarriren aurrean, hala nola eztula, eztarriko mina, sukarra, aire faltaren sentsazioa edo usaimena galtzea, isolatu etxean eta jarri harremanetan zure osasun- zentroarekin.
-Covid proba batean positibo eman baduzu edo azken egunetan test positiboa duen norbaitekin harremanetan jarri bazara, lagundu aktiboki miaketa-zerbitzuei, birusaren transmisioa zabal ez dadin.


AZKEN BERRIEN INGURUKO GALDERAK
1. Zein da jarduera komertzial, sozial eta kultural guztiak uzteko ordutegia?
Merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako ezarrita dagoen ixteko muga- ordutegia 02:00ak arte luzatuko da, dagokion ordutegira doitzea eragotzi gabe, baita goizago ere, ordutegien arauketa arrunta aplikagarria denean.

2. Zer edukiera errespetatu behar dute gizarte- edo kultura-ekitaldiek?
-Oro har, edozein gizarte- edo kultura-ekitalditarako gehienez ere 600 pertsona bildu ahal izango dira barnealdeetan, eta 800 pertsona kanpoan.

-1.600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, gehienez 800 pertsona egongo dira barruan eta 1.200 kanpoan.

-5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da ehuneko 30 baino handiagoa izan. Ahal denean, 1.000 pertsonatik beherako sektore independenteak ezarriko dira, sarbideekin eta igarobide independenteekin.

-Aire zabalean egiten diren ekitaldietan, bai hiri-inguruneetan, bai ingurune naturalean, antolatzaileek Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jarduera horietara jendea joan dadin ezarritako jarraibideak errespetatu beharko dituzte.

3. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, zenbat pertsona eser daitezke mahai berean?
Bezeroak mahaiz mahai elkartzeak, barrualdeetan zein terrazetan, ezin izango dira sei baino gehiagokoak izan, eta ezin izango dira bi mahai edo gehiago elkartu pertsona- kopuru handiagoko elkartze baterako, bizikideen kasuan izan ezik. Gainerako mugek bere horretan jarraituko dute, ordutegia izan ezik, 02: 00ak arte luzatuko baita.

4. Zein baldintzatan irekitzen dira txokoak eta elkarte gastronomikoak?
Honako erregela hauen arabera:
-Edukieraren ehuneko 50eko muga eta barran edo zutik kontsumitzeko debekua xedatzen da, bai eta maskara nahitaez erabiltzea ere, irensteko unean izan ezik.
-Erabiltzaileak mahai bakoitzeko sei pertsona baino gehiago ez eseritzeko moduan antolatu beharko da, bizikideen kasuan izan ezik. Ezin izango da lau edo sei lagunentzako mahaietan jende gehiago jarri. Nolanahi ere, mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia mantentzen dela ziurtatu beharko da.
-Ordutegia 09:00etatik 02:00etara bitartekoa izango da.
-Egindako mahaien erreserben eguneroko erregistroa eraman beharko da. -Nahitaezkoa da lokal horiek etengabe aireztatzea.

5. Zenbatekoak izan daitezke taldeak, gehienez, museo eta erakusketa-aretoetan, natura-turismoan, eta aisialdiko eta turismoko zentroetan egiten diren bisitetan?
Museoetan, erakusketa-aretoetan, natura-turismoan, eta aisialdiko eta turismoko zentroetan barrualdeetan egiten diren bisitetan taldeak gehienez ere 10 pertsonara artekoak izango dira; aire zabalean egiten direnetan, 20 pertsonara artekoak izango dira taldeak.

6. Aldaketarik dago kultu-aretoetako edukieretan edo beilatoki edo ehorzketetara joateko edukieretan?
Kultu-aretoetara joateko muga gehieneko edukieraren ehuneko 60ra arte zabaltzen da. Leku itxietan egiten diren ehorzketarako beilatokietan eta segizioetan edo errausketarako agurretan parte hartzeak ezin izango du baimendutako edukieraren ehuneko 40 gainditu. Leku irekian egiten badira, pertsonen mugarik gabe egin ahal izango dira. Edonola ere, bermatu egin beharko da pertsonarteko gutxieneko 1,5 metroko distantzia eta maskara erabiliko dela.

7. Zenbat talde egon daitezke barruko instalazioetan kirola egiten?
Barruko instalazioetako kirol-jarduera 10 pertsonako taldeetan egituratu ahal izango da.

8. Onartzen al da eskola-kirola udako txapelketetarako lehiaketetan?
Bai. Eskola-kirola, entrenamenduan ez ezik, lehiaketan ere egin daiteke.

9. Zein da aldagelak eta dutxak erabiltzeko muga?
Gehienezko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira aldagelak, bai eta dutxak ere banaka edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantenduz.

10. Zilegi al da jendeak kirol-ekitaldietara joatea?
Bai. Publikoa kirol-ekitaldietara joatea baimentzen da, edukieraren ehuneko 60 gainditu gabe eta honako muga hauen arabera:
-1.600 pertsonatik beherako edukiera duten esparruetan, barrualdeetan 600 pertsonakoa izango da maximoa eta kanpoaldean 800 pertsonakoa.
-1.600 eta 5.000 lagun arteko edukiera duten esparruetan, barrualdeetan 800 pertsonako maximoa izango da, eta kanpoan 1.200 pertsonakoa.
-5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera ezin izango da ehuneko 30 baino handiagoa izan. Ahal denean, 1.000 pertsonatik beherako sektore independenteak ezarriko dira, sarbideekin eta igarobide independenteekin.
-Aire zabalean egiten diren kirol-probetan, bai hiri-inguruneetan, bai ingurune naturalean, antolatzaileek Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak kirol-proba horietara jendea joan dadin ezarritako jarraibideak errespetatu beharko dituzte.

GALDERA OROKORRAK
11. Zer hartu behar dut kontuan maskara bat erosterakoan?
Arrazoi medikoengatik salbuetsita dauden pertsonen kasuan izan ezik, Kontsumo Ministerioak gomendatu du ezarritako zehaztapenak bete behar dituzten eta etiketan adierazi behar duten higiene-maskarak erabiltzea.

Esteka honetan informazio zehatzagoa ageri da:

https://www.mscbs.gob.es/en/profesionales/saludPublica/ccayes/alertasActual/nCov/do cumentos/030520_GUIA_COMPRA_MASCARILLAS.pdf

12. Kanpon maskarak erabiltzea derrigorrezkoa al da oraindik?
Ministroen Kontseiluak emandako Errege Lege Dekretu berri bat indarrean jartzen ez den bitartean, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa da.

13. Kontsumitu al daiteke alkoholik bide publikoan?
Ez. Alkohola kontsumitzeko debekuari eutsi zaio, bai bide publikoan, bai kanpoko esparruetan edo “kale-zurrutak” edo “ez-jaiak” motako bileretan ere.

14. Erre daiteke bide publikoan?
Bi metroko gutxieneko distantzia gordetzerik badago bakarrik.

15. Zer neurri hartu behar dira hondartza eta igerilekuetan?
Hondartzen kasuan, Foru-aldundiek eta Udalek dagozkion mugak ezarriko dituzte hondartzetara sartzeko eta edukiera zehazteko, erabiltzaileen artean pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatu dadin. Horretarako, mugak ezarri ahal izango dituzte hondartzetan egoteko denboretan, bai eta aparkalekuetarako sarbideetan ere, hondartzen edukiera kontrolatzea errazteko.

Igerilekuen kasuan:

–Aire zabaleko edo estalitako igerilekuek, kirol- edo jolas-erabilerarako direnean, edukieraren ehuneko 60eko muga errespetatu beharko dute, bai sarbideari dagokionez, bai kirol- edo jolas-jardueretan.

–Igerilekuak erabiltzean, segurtasun- eta babes-neurri egokiei eutsi beharko zaie, batez ere erabiltzaileen arteko segurtasun-distantziari.

–Igerilekuetako egonlekuetan, banaketa espaziala ezarriko da, elkarrekin bizi ez diren erabiltzaileen artean pertsonen arteko segurtasun-distantzia lortzeko, lurzoruko seinaleen edo antzeko marken bidez.

16. Derrigorrezkoa al da erabilera publikoko establezimenduak eta lekuak aireztatzea?
Erabilera publikoko establezimenduek eta tokiek aireztapen iraunkorra bermatu beharko dute egunean zehar, eta lokalak ireki eta ixten direnean ere bai. Aireztapena mekanikoa bada, kanpoko airearen sarrera maximizatu beharko da, eta airearen birzirkulazioa saihestu. Aireztapen- eta girotze-sistemek indarrean dagoen araudiaren arabera eraikinetan eta lokaletan jarduteko eta mantentze-lanak egiteko gomendioak bete beharko dituzte.

17. Zein baldintzatan egin daitezke ezkontzak, jaunartzeak, bataioak eta antzeko ospakizunak?
a) Zeremonia edo ospakizun horiek kultu-lekuetan egiten badira, dekretu honetan berariaz jasotako erlijio-kultuko ekitaldiak egiteko ezarritako edukiera-arauak eta higiene- eta prebentzio-neurriak aplikatu beharko dira.

b) Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan egin daitezkeen ospakizunek establezimendu horietan zerbitzua emateko aurreikusitako baldintzak eta edukiera bete beharko dituzte.

c) Ekitaldi horiek ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduekin bat ez datozen esparruetan antolatzen dituzten enpresek prebentzio-neurri baliokideak bete beharko dituzte, eta, nolanahi ere, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak betetzen dituen jarduketa-protokolo bat izango dute, eta lotura honetan kontsulta daitezkeenak:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/coronavirus_protocolos/eu_def/adjunt os/20210517_Directrices-elaboracion-protocolos-COVID_eu.pdf


OSTALARITZA
18. Zer muga dituzte ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
Aire zabaleko terrazetan zerbitzuak eskaini ahal izango dira eta barruan ehuneko berrogeita hamarreko edukiera izango dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.

Bezero-taldeek ezingo dute mahai bakoitzean sei baino gehiago izan, eta barruan zein kanpoan, ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona-kopuru handiagoko talde baterako, bizikideen kasuan izan ezik. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik.

Nolanahi ere, mahai desberdinetako aulkien artean gutxienez metro eta erdiko distantzia dagoela ziurtatu beharko da.

19. Zer ordutegi dute ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek?
Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduek –zerbitzuguneetako zerbitzuek izan ezik– gehienez ere 02:00etan itxi beharko dute, dagokion ordutegira doitzea eragotzi gabe, baita goizago ere, ordutegien arauketa arrunta aplikagarria denean. Eta ezingo dute 06:00ak baino lehen ireki.

20. Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 02:00etatik aurrera?
Zerbitzuguneetan dauden ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak irekita egon daitezke 02:00etatik 06:00etara bitartean egon ahal izango dira irekita, baina iragaitzazko erabiltzaileentzat bakarrik.

21. Sei kide baino gehiagoko familia batek jan al dezake taberna-jatetxe bateko mahai berean?
Bai, bizikideak badira. Horrela ez bada, mahai bakoitzeko bezero-taldeek ezin izango dute sei baino gehiagokoak izan.

22. Derrigorrezkoa al da ostalaritza-establezimenduetan maskara erabiltzea?
Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak hartzen diren momentuan izan ezik. Barruko establezimendu batean maskara behin eta berriz ez erabiltzea arrisku handiko testuingurua da.

23. Itxi al dezaket 02:00etan establezimenduaren barrualdea eta jarraitu terrazetan bezeroei arreta ematen?
Ez. Establezimenduen barrualdea eta kanpoaldea 02:00etan itxi behar dira gehienez, bezeroak ateratzea barne.

24. Gaueko aisialdia itxita al dago oraindik?
Gaueko aisialdiko establezimenduak itxita egongo dira, salbu eta beren jarduera I. eta II. taldeentzat indarrean dagoen araudiaren arabera garatzen badute eta dagokion udal-baimena badute. Kasu horietan, irekitzeko baldintzak ostalaritzarako aurreikusitakoekin bat datoz.

25. Zer ordutegi eta baldintza dituzte joko- eta apustu-establezimenduek?
Establezimendu horiek, gehienez ere, 02:00etan itxi beharko dira, bezeroen hustea barne, dagokion ordutegira doitzea eragotzi gabe, baita goizago ere, ordutegien arauketa arrunta aplikagarria denean. Eta ezingo dira 06:00ak baino lehen ireki jendearentzat.

Bezero-taldeek ezingo dute mahai bakoitzeko sei kide baino gehiago izan, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago elkartu pertsona-kopuru handiagoko talde baterak

26. Ostalaritza-zerbitzua duen joko- eta apustu-establezimendu batek eskaini al dezake janaria eta edaria?
Bai, ostalaritzari aplika dakizkiokeen neurri eta murrizketa berberak errespetatuz.

27. Baimenduta al dago ostalaritza-establezimenduetan jolas- edo apustu- makinak erabiltzea?
Bai, jolasten duen pertsona beti eserita egon behar du eta joko- eta apustu- lokaletarako ezarritako erabilera- eta higiene-baldintza berberetan.

28. Ba al dago futbolin edo billarrean jokatzerik ostalaritza-establezimendu batean?
Jolas, joko- edo apustu- -makinak establezimendu barruan nahiz kanpoan erabiltzeko bezala, erabiltzaileek eserita egon behar dute uneoro, eta joko- eta apustu-lokaletan ezarritako higiene- eta prebentzio-baldintza guztiak errespetatu behar dituzte.

29. Kanpin-hotelen eta turismo-ostatuen eremu komunetan (jantokia, kafetegia, eta abar) aplikatzen den %60ko gehieneko edukiera 30 pertsonako kopurua baino handiagoa izan daiteke?
Dekretuak gehienez ere % 60eko edukiera ezartzen du kanpin-hotelen eta turismo- ostatuen eremu komunetarako, eta gune horietan ezin da inoiz 30 pertsonako muga gainditu aldi berean eta pertsonen arteko metro eta erdiko distantzia errespetatuz.

Ostalaritza-instalazio horietako gainerako aretoek edo jantokiek % 50eko gehieneko edukiera errespetatu beharko dute, beren azaleraren arabera, eta jantokien kasuan, jatetxe-zerbitzuei aplikatu beharreko araudia errespetatu beharko dute, edo, bestelako ekitaldiak antolatuz gero, barne-espazioetako bilerei aplikatu beharrekoa.

30. Zenbat lagunek har dezakete ostatu landetxe batean eta zein baldintzatan?
1. Landetxe bateko zerbitzua soilik alokatu ahal izango da ostatu hartzeko baimena duten pertsonen kopururako, eta ostatu hartzen duten pertsona guztiak bertan erregistratu beharko dira.

2. Gosariei, bazkariei eta afariei dagokienez, ostalaritzaren esparrurako ezarritako irizpideak errespetatuko dira:

-Mahaiko mahaikideen gehieneko kopurua sei pertsonakoa da –bizikideen kasuan izan ezik–, eta ezingo dira bi mahai edo gehiago batu pertsona gehiago elkartzeko, bizikideen kasuan izan ezik.

-Mahai desberdinetan eserita dauden pertsonen artean, gutxienez metro eta erdiko tartea utzi behar da.

-Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da etengabe, elikagaiak edo edariak irensten direnean izan ezik.

KIROLA
31. Mugatuta al daude aire zabaleko kirolerako pertsona-taldeak?
Ez.

32. Baimenduta al dago eskola-kirola?
Bai, eskola-kiroleko entrenamenduak eta lehiaketak egin ahal izango dira. Taldeko kirolak egin aurreko eta ondorengo entrenamenduetan eta uneetan, segurtasuneko pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia, hamar pertsonako taldeak eta maskararen erabilera mantentzeko oinarrizko prebentzio-neurriak gordeko dira.

33. Ikasleek aldagelak erabil ditzakete?
Ez. Aldagelak ezin dira erabili eskola-kirolean, erabiltzaileek erabili behar dituzten igerilekuetako aldagelak izan ezik, jakina.

34. Kendu al dezaket maskara, bakarka, hiri-inguruetan kirola egiten dudan bitartean?
Maskarak nahitaez erabiltzea arautzen duen indarreko Errege Dekretua aldatzen ez den bitartean, kirol-jarduera orotan, nahitaez erabili beharko da maskara. Hauek dira salbuespenak: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduetan, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko biziko aparteko uneetan.

35. Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea kiroldegietan, gimnasioetan eta barruko esparruetan?
Bai.

36. Publiko gisa joan naiteke kirol-ekitaldi batera?
Bai. 10. galderan adierazitako mugen arabera.

37. Ikastaroak edo jarduerak taldean eskain daitezke?
Gimnasioetan, kirol-klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, beti ere 10 pertsonako taldeetan, eta edukieraren ehuneko 60ko muga errespetatuz.

38. Udako ohiko lehiaketak antolatu al daitezke federazioen estaldurarik ez badute?
Udan ohikoak diren kirol-lehiaketak federazioen egituratik kanpo antolatzen badira, antolatzaileek baimena eskatu beharko diete erakunde eskudunei, lehiaketa garatzeko protokolo bat erantsita. Protokolo horrek, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren jarraibideak betez, higiene- eta urruntze-neurri guztien jarraipena eta osasun-agintariek ezarritako beste edozein arau bermatuko ditu.


BESTEAK
39. Azoka txikiak egin al daitezke bide publikoan?
Bai. Egiten ziren lekuetan egin daitezke, betiere baimendutako postuen % 60 gainditzen ez bada. Hala ere, Udalek beste espazio edo kokaleku batzuk gaitu ditzakete, baimendutako postu guztiek lekua izan dezaten. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da beti, eta pertsonen arteko segurtasun- distantzia 1,5 metrokoa izango da.

40. Musika- eta ahots-izaerako eta dantza taldeen entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak baimenduta al daude?
Musika- eta ahots-izaerako eta dantza taldeen, entsegu eta emanaldi kolektibo ez- profesionalek prebentzio-neurrien protokolo bat izan beharko dute, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak jarduera horretarako ezarritako jarraibideak jasoko dituena, eta lotura honetan kontsulta daitezkeenak:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/coronavirus_protocolos/eu_def/adjunt os/20210517_Directrices-elaboracion-protocolos-COVID_eu.pdf

41. Zer edukiera errespetatu behar du saltoki txiki batek? Eta azalera handia bada?
Saltoki guztiek, azalera edozein dela ere, edukieraren ehuneko 60ko gehieneko edukiera baimendua izango dute. Merkataritza-guneetan edukiera hori aplikatzen da, bai solairu eta saltoki bakoitzean, bai eremu komunetan, azalera edozein dela ere.

42. Zer baldintzatan ireki ditzakete gaztetxeak eta gazteen lokalak edo lonjak?
Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimenik ez duten lokalak gazte- lonja eta lokalen kapituluan sartzen dira, eta itxita daude. Gizarte- eta kultura-jarduerak egiteko administrazio-baimena duten lokalek kultura- edo gizarte-jarduerak edo -ekitaldiak egin ahal izango dituzte, eta ezin izango dituzte 02: 00ak baino geroago amaitu, gehienez ere ehuneko 60ko edukierarekin eta aplikatu beharreko prebentzio-neurri guztiak errespetatuz. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasuna mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako ordezko neurriak. Maskara nahitaez erabili behar da.

43. Zer baldintzatan egin behar dira haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza- aisialdiko jarduerak?
a) Aisialdiko jarduerak antolatzen dituen erakundeak COVID-aren aurkako protokolo bat izan beharko du, prebentzio-neurriak benetan betetzen direla bermatzeko, Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak betez.

b) Haurrentzako eta gazteentzako hezkuntza-aisialdiko jarduerak hamar laguneko talde egonkorretan antolatu beharko dira, begiraleaz gain, eta, ahal dela, aire zabaleko guneetan. Maskara erabili beharko da beti.

c) Jantokiak erabiltzen badira, edukieraren ehuneko berrogeita hamarrera mugatuko da haien okupazioa, eta hamar pertsonako talde berberak mantenduko dira, taldeen artean 2 metroko distantziarekin. Jantokiak behar bezala aireztatuta egon beharko dira.

d) Kirol-jarduerak edo artistikoak kontakturik gabe eta ikuslerik gabe egingo dira.

e) Egin beharreko jarduerek gaua igarotzea eskatzen badute, gela partekatuek baimendutako gehieneko edukieraren ehuneko 50 hartuko dute, pertsonen arteko distantziari eutsiz, eta, ahal den neurrian, hamar pertsonako talde egonkorrak mantenduko dira, begiraleak edo erakundeko arduradun heldu batek gainbegiratuta.

f) Kanpin-dendak erabiltzen direnean, pertsona batek lo egin dezake denda bakoitzeko. Parte-hartzaileak bizikideak badira, denda berean lo egin dezakete. Dendak fisikoki isolatuta dauden zenbait gela baditu, gela horiek erabili ahal izango dira, eta egunero jaso, garbitu eta aireztatuko dira. Halaber, gaua bibak egiten igarotzea baimentzen da, segurtasun-distantzia eta zakuen higienea mantenduz.

g) Pabiloi motako kanpin-dendak erabili ahal izango dira gaua igarotzeko, baldin eta sei pertsona edo gehiagoko edukiera badute eta aireztapen gurutzatua ahalbidetzen duten leihoak edo irekidurak badituzte. Gehieneko edukieraren ehuneko 50ean erabili ahal izango dira, betiere pertsonen arteko 1,5 metroko segurtasun-distantziari eusten bazaio eta etengabe aireztatuta badaude.