Koronabirusa

Eremu berdean Usurbil, kasu berririk ez azken aste osoan

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 22a, 12:41

100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia 31,71ra murriztu ostean, eremu horitik berdera igaro da Usurbil. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du covid19 kasu berririk antzeman azken aste osoan.

Martxoaren 8an itzuli zen azkenekoz eremu berdera Usurbil. Egun hartan, azken 24 orduotako intzidentzia bera erregistratu zuen Osasun Sailak Usurbilen; 100.000 biztanleko 14 eguneko 31,71koa. Martxoaren 22an eremu horira igaro zen udalerri hau, astebete beranduago laranjara. Azkar batean egin zuen gorrirako jauzia, apirilaren 4an.

Eremu laranjara itzuli zen tarte labur batez, baina hilaren 21ean berriz ere gorrira igaro zen. 760,94ko intzidentzia izatera heldu ginen maiatzaren 5ean. Ordutik hoberantz egin du aipatu tasak; maiatzaren 18an eremu laranjara igaro ginen, intzidentzia 396,32raino murriztu ostean. Azkar batean eremu horira hilaren 21ean, 237,79raino murriztu baitzen covid19aren hedapena. Ordutik asko mantsotu da intzidentzia tasaren beheranzko joera. Hilabetez eremu horian izan ostean, berdera igaro gara azken 24 orduotan.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 9 kasu. 0 azken 7 egunotan. 2 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.
Ekainak 8: 0.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 0.
Ekainak 11: 0.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 0.
Ekainak 14: 2.
Ekainak 15: 0.
Ekainak 16: 0.
Ekainak 17: 0.
Ekainak 18: 0.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 0.
Ekainak 21: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.
Ekainak 20: 79,26.

Eremu berdean
Ekainak 21: 31,71.

Buruntzaldea berdetzen
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 82,73ko intzidentzia du koronabirusak. 6 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eskualdea berdetzen doa pixkanaka. Andoain eta Hernani ziren orain arte eremu berdean. Usurbil batu zaie orain:
-Andoain: 20,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,20. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Astigarraga: 119,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,14. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Hernani: 39,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Lasarte-Oria: 105,01 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 6 kasu).
-Urnieta: 128,85 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,44. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Usurbil: 31,71 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 0 kasu).  

Eremu gorridun udalerririk ez Gipuzkoak
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 81,20koa da. 5.000 biztanletik gorako udalerririk ez du eremu gorrian, ezta laranjan ere, 19 horian eta 15 berdean.

7.492 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 146 izan dira positiboak (%1,9); 31 Gipuzkoan, 87 Bizkaian eta 25 Araban. 3 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 23 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 45 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.90ekoa da gaur.  


Informazio gehiago hemen: covid19