C1 prestatzeko ikastaroa uztailean euskaltegian

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 23a, 08:47

C1 prestatzeko taldea osatu du Etumeta AEK euskaltegiak uztailerako. Ikasturte berrirako matrikulazioa irailean zabalduko dute.

Etumeta AEK euskaltegiak taldea osatu du uztailean zehar, C1 eskuratzeko ikastaroa eskaintzeko. 80 orduko iraupena izango du. Uztailaren 1ean jarriko dute martxan. Egunero goizez eta lau orduz izango dira klaseak; astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00 artean. Izen emateko aukera bada oraindik bideotatik: Nagusia, 43/ 607 609 379 / usurbil@aek.eus.

Ikasturte berrirako matrikulazioa irailean zabalduko du Etumeta AEK euskaltegiak.



2021-21 IKASTURTEAN EUSKARA IKASI DUTENEK DIRULAGUNTZA ESKATZEKO DEIALDIA
Onuradunak: "Usurbilen erroldatuta dauden 16 urtez gorako euskara ikasleak".  
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea. (autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).             
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea: Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa.

Laguntza:
2020ko irailetik 2021eko abuztuaren 31 bitartean egindako ikastaroak diruz lagunduko dira. Herritar guztiek matrikula kostuaren % 100 jasoko dute (600 euroko muga), baldintza hauek betetzen badituzte:          
-%80ko asistentzia.
-Gutxieneko aprobetxamendua.
Eskabideak: ekainak 28-uztailak 9 (bi egunak barne).
Informazio gehiagorako: ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

BEHAR EKONOMIKO BEREZIAK DITUZTEN EUSKARA IKASLEEK DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO DEIALDIA
Onuradunak: "Usurbilgo Udalari garrantzitsua iruditzen zaio herritarrek euskara ikastea. Gero eta gehiago dira Euskaltegiko matrikula ordaintzeko arazo bereziak dituzten herritarrak. Bide honetatik, behar ekonomiko bereziak dituzten herritarrei euskara ikastea erraztu nahi zaie. Oinarri hauek dirulaguntza hauek emateko baldintzak jasotzen dituzte. Dirulaguntza hauen onuradun izango dira: Usurbilen erroldatuta egonik, behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleak. Ikastaro hauek 2021eko uztailetik 2022ko ekainaren 30a bitartean egindakoak izango dira".   
Baldintzak: 
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Gutxienez, ikastaro osoan zehar, % 80ko asistentzia izatea. (Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxamendua ziurtatzea).             
-Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea: Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa.
Laguntza: "Behar ekonomiko berezia duten herritarrei Euskaltegiko matrikula kostua aurreratuko zaie".
Eskaerak:  "Dirulaguntza hauetarako eskaerak euskaltegiko matrikula egiten denean aurkeztu beharko dira. Dirulaguntzen zuriketa, berriz, 2022ko uztailaren 4tik 8ra bitartean egingo da".
Oharra: "Dirulaguntza kopuruak izendatzeko kontuan izango diren irizpideak euskara ikasleentzako dirulaguntza oinarri orokorretan jasotzen diren berak izango dira".
Informazio gehiagorako: ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

2020-21 IKASTURTEAN AISIALDIKO BEGIRALE EDO ZUZENDARI IKASTAROETAKO IKASLEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZEN OINARRIAK
Onuradunak: "2020-2021 ikasturtean aisialdiko begirale edo aisialdiko zuzendari ikastaroak egin dituzten 16 urtez gorako usurbildarrak".  
Baldintzak:
-Usurbilen erroldatua egotea.
-Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea.
-Ikastaroaren alderdi teorikoa gainditzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortzea.
Laguntza:
-Begirale ikastaroa: matrikularen % 50a (gehienez ere 250 €).
-Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen % 50a (gehienez ere 170 €).
Eskabideak: ekainak 28-uztailak 9 (bi egunak barne).
Informazio gehiagorako: ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala