Hainbat diru-laguntzen ebazpenak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 24a, 08:20

Nekazaritza, abeltzaintza, ingurumen, kirol nahiz kultur arloko diru-laguntza deialdietara aurkezturiko eskabideei erantzun die Usurbilgo Udalak. Ebazpenak ostegun honetako (ekainak 24) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean kaleratu ditu. Ebazpen hauei erreklamazioak aurkezteko 10 laneguneko epea zabalduko dute bihartik (hilak 25).

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 14.
Onartutako laguntza guztira: 10.752,97.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

INGURUMENEKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 16.
Onartutako laguntza guztira: 4.999,98.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROLEKO OHIKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 9.
Eskatzaileak: Tximeleta, Buruntzazpi, Beterri Sub, Usurbil FT, Usurbil JC, Makax, Pagazpe, Usurbil KE, Zubieta PE.
Onartutako laguntza guztira: 45.000.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL EGOKITUTAKO JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 1.
Eskatzaileak: Pagazpe Pilota Elkartea.
Onartutako laguntza guztira: 1.214.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KIROL ELKARTE EZ DIRENEK ANTOLATUTAKO KIROL JARDUERETARAKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 2.
Eskatzaileak: Einean Guraso Eskola, San Praixku Guraso Elkartea.
Onartutako laguntza guztira: 630.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

KULTUR EGITASMOAK GARATZEKO DIRU-LAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaera kopurua: 2.
Eskatzaileak: 19 (besteak beste, Nafartarrak, Organoaren Lagunak, San Praixku Guraso Elkartea, Ziortza Gazte Elkartea, Antxomolantxa Kultur Elkartea, Einean Guraso Eskola, Zumarte Musika Eskola, Santuenea K.E., Jexux Artze K.E., Zubietako Eskolako Guraso Elkartea, Bidean Agiñarron Herri Elkartea, Orbeldi Dantza Taldea, NOAUA! K.E., Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea, Zubieta Lantzen...). 
Diruz lagundutako ekintzak: 64.
Onartutako laguntza guztira: 64.892,38.
Informazio gehiagorako: ekainaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala