Pandemian haiengan izandako eragina aztertzeko kolektibo hauei guztiei buruzko diagnosia egitea eta horri erantzungo dion plan bat diseinatzea. LGTBIQ+ pertsonen aurkako indarkeriaren aurrean erakundeak koordinatzea, arreta eta erantzun publikorako protokoloak diseinatu eta abian jartzea. Eskubideak bermatzeko neurriak abiaraztea; "administrazio-formularioetan aldaketak egitea binarismoa gaindintzeko, aldagelak eta komunak egokitzea instalazio publikoetan, igerileku publikoen araudiak...".
LGTBIQ+ pertsonen aurkako gorroto-diskurtsoak identifikatzeko mekanismoak ezartzea eta jazarpen zein eraso LGTBIQ+ fobikoei aurre egiteko ekintzak bultzatzen jarraitzea. Trans errealitatea barne hartzen duten hezkidetza-pzozesuak sustatzea, gizarte- eta hezkuntza-eragileekin.
Sexu eta genero disidentziaren gainerako prestakuntza-prozesuak bultzatzea eta sentsibilizazio-kanpainak ere bai.
Hau guztia eta gehiago, "denontzako askea eta bidezkoa den Usurbil baten alde!". Konpromiso sorta hau jasotzen duen mozioa onartu dute udalbatza osatzen duten hiru udal taldeek; EHBilduk, EAJ-k eta PSE-k.
Segidan duzue mozioaren edukia, bere osotasunean.