Koronabirusa

Beste 3 kasu asteburuan, eremu horian 126,82ko intzidentziarekin

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 28a, 12:24

Iragan astea guztira 6 covid19 kasurekin amaitu du Usurbilek. Eremu horian da udalerri hau, 100.000 biztanleko 14 eguneko 126,82ko intzidendiarekin.

9 egunez covid19 kasu berririk antzeman gabe igaro ostean, iragan ostegunetik 6 covid19 kasu detektatu ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Usurbilen; 3 ekainaren 24an, 2 hilaren 25ean eta seigarrena larunbatean, ekainaren 26an. Iragan astea beraz, sei covid19 kasu berrirekin agurtu du udalerri honek. 

Ostiralean eremu berdetik horira igaro ginen, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia 31,71tik 79,26ra igo ostean. Azken 24 orduotan berriz ere gorantz egin du, 126,82ra arte.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 15 kasu. 3 azken 6 egunotan. 8 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.
Ekainak 8: 0.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 0.
Ekainak 11: 0.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 0.
Ekainak 14: 2.
Ekainak 15: 0.
Ekainak 16: 0.
Ekainak 17: 0.
Ekainak 18: 0.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 0.
Ekainak 21: 0.
Ekainak 22: 0.
Ekainak 23: 0.
Ekainak 24: 3.
Ekainak 25: 2.
Ekainak 26: 1.
Ekainak 27: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.
Ekainak 20: 79,26.

Eremu berdean
Ekainak 21: 31,71.
Ekainak 22: 31,71.
Ekainak 23: 31,71.

Eremu horian
Ekainak 24: 79,26.
Ekainak 27: 126,82.

Buruntzaldea horitzen berriz
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 120,34ko intzidentzia du koronabirusak. 24 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eskualdea berdetzen zihoan pixkanaka, orain joera berriz aldatzen hasi dela dirudi. Usurbil eremu berdetik horira igaro da azken egunotan, baita Hernani ere. Andoainek eremu berdeari eusten dio, Urnieta ere eremu berdean da:
-Andoain: 20,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 3 kasu). 
-Astigarraga: 104,88 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,88. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Hernani: 74,54 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,88. Azken 7 egunetan 11 kasu). 
-Lasarte-Oria: 136,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,18. Azken 7 egunetan 20 kasu).
-Urnieta: 16,11 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,08. Azken 7 egunetan kasu bat). 
-Usurbil: 126,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,60. Azken 7 egunetan 6 kasu).  

Gipuzkoa berdetzen
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 89,25ekoa da. 5.000 biztanletik gorako udalerri bat du eremu gorrian, laranjan bakar bat ere ez, 13 horian eta 20 berdean.

4.821 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 142 izan dira positiboak (%2,9); 56 Gipuzkoan, 77 Bizkaian eta 7 Araban. 2 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 11 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 35 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 1.08koa da gaur.  

Informazio gehiago hemen: covid19