EROSKOPOA

Uztaileko horoskopoa, labetik atera berria

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 30a, 08:28

Puntapaxeko sorginak uztaileko iragarpenak igorri dizkigu. Abuztuan atseden hartuko du baina irailean itzuliko da txoko honetara. Zuek ere uda ona igaro!

ARIES

Maskarillarik gabe aske sentitzen zara azkenean! Hileko aholkua: Gomak ebaki banizkio, nirea izango zen, ez zuen alde egingo... Baina horrela, ez zen gehiago maskarilla izango... eta nik, maskarilla nuen... maite?

 

TAURUS

Bigarren urtez ezingo dituzu ohiko festak ospatu eta pixka bat amorratuta egongo zara. Hileko aholkua: Ez, ezin duzu festetako maskota izan!

 

GEMINIS

Uztailan maitasun kontuak aldeko izango dituzu, beraz, aprobetxatu! Hileko aholkua: Ausartu berarekin kafe bat hartzen, Puntapaxeko paseo erromantiko bat ematen edota Arratzainetik ilunabarra ikusten.

 

CANCER

Zure urtebetetzea maskarillarik gabe ospatzeko aukera izango duzu, hori bai oparia! Hileko aholkua: Ez dakit familia eta lagunak musukorik gabe ezagutuko dituzun!

 

LEO

Gero eta gutxiago falta zaizu oporrak hartzeko, baina egunak luuuuuuuuzeak egingo zaizkizu. Hileko aholkua: Opor giroa aurreratzeko joan zaitez lanera bainujantziarekin, txankletekin eta eguzkitik babesteko krema emanda!

 

VIRGO

Hilabete honetan eguzkia eta hondartza zure lagun kuttunak izango dira. Hileko aholkua: Kontuz ibili lehen egunetan frijitutako langostino bat eman nahi ez baldin baduzu!

 

LIBRA

Non zeuden duela mende laurden? Galdera hori garrantzitsua izango da hilabete honetan zuretzat. Hileko aholkua: Noaua!k Sorpresa bat baino gehiago emango dizu...

 

SCORPIUS

Dantzarako gogo biziz zaude eta gustura parte hartuko zenuke erromeria batean... Hileko aholkua: Aizu, balkoian fandangoa eta arin-arina ere ederki dantzatzen dira; noiz egingo dugu zita?

SAGITARIUS

Ondo dago gaupasak berreskuratzea, baina bizilagunekiko errespetua izatea ere garrantzitsua da. Hileko aholkua: Hurrengoan baxuxeago abestu “Usurbildarrek daukate, sagardo alkate!”. Sagardoa beharrean ura botako dizute!

 

CAPRICORNIUS

Non geratu dira itxialdian egiten zenituen zientoka bizkotxo eta ogiak? Ez zara ba “bainujantzi operazioan” egiten arituko, ezta? Hileko aholkua: Kaloria gutxiago zenbatu eta gehiago gozatu!

AQUARIUS

Ondo dago Santixabeletako gogoak edukitzea, baina horrek ez du esan nahi dramatiko izan behar duzunik. Hileko aholkua: Begiratu alde onetik: datorren urtean buruhandi bezala ateratzeko egun bat gutxiago falta da!

 

PISCIS

Kezkatuta zaude zure “hondartzarako gorputzagatik”, baina lasai egon, planetak zure alde daude eta. Hileko aholkua: Gorputz bat baduzu? Ba, zorionak, dagoeneko baduzu hondartzarako gorputza!