Babestu NOAUA eta gozatu abantailez!

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 1a, 11:36

NOAUA! Kultur Elkarteak mende laurden bete du. Hein handi batean, bazkideen bultzadari esker iritsi gara honaino. Aurrera egiteko ordea, bazkide gehiagoren beharra izango dugu. Babestu NOAUA eta gozatu abantailez! 

Aurtengo ekainean 25 urte bete ditu NOAUA! Kultur Elkarteak. Geroztik hona, elkartearen zereginak ugaldu egin dira. Aldizkaria eta web orria sustatzeaz gain, kultur ekitaldi ugari antolatzen ditugu. Aisialdian ere, gure eskaintza handituz doa: Udajolas eta Zirimara NOAUA!tik kudeatzen dira.

NOAUA!k Usurbilen betetzen duen funtzioa sendotzeko bazkide berriak behar dira. Herri euskaldunagoa eraikitzeko. Usurbilgo albisteen eta deialdien berri izateko. Herritarrei bozgorailu bat eskaintzeko. Auzoak eta herriak saretzeko. Sortzaileei plaza bat eskaini eta kultur programazio sendo bat bermatzeko. Eskolaz kanpoko jarduerak euskalduntzeko. Gaztetxoei aisialdi garairako eskaintza txukun bat ziurtatzeko. Hori dena lortzeko, bazkideon ekarpena funtsezkoa da.

Jada bazkide zaretenok modu erraz batean lagundu dezakezue. Nola? Oraindik noauakide ez diren auzokideak, lagunak, lankideak… animatu itzazue elkarteko bazkide egitera. NOAUA!k beste 25 urtez iraun dezan.

 

Egin zaitez bazkide!

Zurekin batera beste 25 urte (gutxienez) herria herritik egiten jarraitzeko, erronkan parte hartzera animatu nahi zaitugu.

  • 40 euro / urtean.

30 urte baino gutxiago al dituzu?

  • Soilik 25 euro / urtean (30 urte betetzean, automatikoki bazkidetza arrunta izatera pasako da).

 

Bazkide izatearen abantailak

Bazkide egiten bazara, abantaila hauez gozatu ahal izango duzu:

  • Zozketak.
  • Deskontua kultur jardueretako sarreretan.
  • Datorren urteko errenta aitorpenean hobaria jasoko duzu.
  • Usurbildik kanpo bizi direnei aldizkaria posta arruntez bidaliko zaie.

 

Zozketa

Abendura bitarte bazkide egiten direnen artean, 150 euroko erosketa-bonua zozketatuko dugu. Diru hori Usurbilgo komertzioetan gastatu beharko da.

 

Nola egin naiteke NOAUA!ko bazkide?

Oso erraza da. Hiru aukera dituzu:

  • Bulegoan: NOAUA!ko bulegotik pasa eta inprimaki bat bete beharko duzu.
  • Telefonoz: 943 360 321 telefono zenbakira deituz.
  • Internetez: Esteka honetan noaua.eus/bazkidetu

 

Spotaren egilea: TaPuntu.