Zuazo eskubaloi taldeak Estitxu Berasategi Eizagirre fitxatu du

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 5a, 09:17
Pandemia aurreko azken jaietako txupinazoan omendu zuten Estitxu Berasategi Eizagirre, Esther Arrojeria Arantzazistrokerekin batera.

Barakaldoko kirol taldean, Ohorezko Mailan lehiatuko da datorren 2021-22 denboraldian, Estitxu Berasategi Eizagirre.

Elitera itzuliko da Estitxu Berasategi Eizagirre. Datorren 2021-22 denboraldian Zuazo eskubaloi taldean jokatuko du. Klubak eman du fitxaketaren berri asteburuan. "Elitera itzuliko da Zuazotar gerlariekin". Bera Beran ere aritu zen maila gorenean lehiatzen 2019. urtera arte. Gerora, Usurbil Kirol Elkartera itzultzea erabaki zuen.

Herriko klub honetan abiarazi zuen bere kirol ibilbidea eta errino taldera itzultzea erabaki zuen, elite mailako lehia alboratuta. Erabaki gogorra izan zen berarentzat, baina maila horretan jarraitzeko prest ez zela adierazi zuen orduan, ezin izan zuela nahi bezala gozatu. Halere ez zuen elite maila horretara bueltatzeko ideia guztiz alboratu.

Barakaldora (Bizkaia) doa orain. "Bere talentuak maila gorenean lekua zuen! Ongi etorri!", adierazi dio datorren denboraldirako fitxatu berri duen klubak Estitxu Berasategi Eizagirreri. Zorionak!