Lan eskaintza Udarregi Ikastolan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 6a, 09:10

Lan deialdi honetarako kurrikulumak uztailaren 17a baino lehen helarazi beharko dira ikastolara.

Datorren 2021-22 ikasturterako lan eskaintza baten berri eman du azken orduotan Udarregi Ikastolak. 13 ordu pasatxoko lanpostu baten inguruko xehetasunak hain zuzen, %39koa. Horietatik "8 ordu klase zuzenak eta gainerakoak prestaketa orduak", Udarregi Ikastolatik ohartarazi dutenez. 

Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzien Gradua, DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra eta EGA (Euskara Gaitasun Agiria), C1 edo baliokidea duen langile bila dabiltza ikastolan. Interesdunek kurrikulumak uztailaren 17a baino lehen helarazi behar dituzte usurbil@ikastola.eus helbidera edo bestela, 943 36 12 16 telefono zenbakira deitu. 

LAN ESKAINTZA UDARREGI IKASTOLAN
Baldintzak
-Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Zientzien Gradua.
-DBHko Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra.
-EGA (Euskara Gaitasun Agiria), C1 edo baliokidea.

Eskaintzaren lanaldia:
-%39
-13 or.40’ (8 klase zuzenak eta gainerakoak prestaketa orduak).

Interesdunak:
-usurbil@ikastola.eus curriculuma bidali edo deitu 943 361216 telefono zenbakira.
-Curriculumak uztailaren 17ra arte jasoko dira.