Plazandreak

Miriam Arrillagak joko ona erakutsi du Plazandreak txapelketan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 14:08

Plazandreak ligaxkako lehen itzuliko azken partidak astelehenean jokatu ziren Zornotzako pilotalekuan. Miriam Arrillagak lan bikaina egin zuen eta nagusitasun handia erakutsi zuen jokatu zituen bi partidetan.

Plazandreak taldeka jokatzen den txapelketa da eta Euskal Telebistak eskaintzen ditu partidak. Talde bakoitzak entrenatzaile bat du eta pasa den astelehenean Reyes Azkoitia eta Erlantz Garciaren taldeak lehiatu ziren. Hiru norgehiagoka jokatu ziren. Lehenean Erlantz Garciaren aginduetara ari den Amaia Aldai nagusitu zen. Bigarren eta hirugarren partidetan ordea, Reyes Azkoitia entrenatzaileak Miriam Arrillaga atera zuen kantxara. Binakakoan erakustaldi ederra eskaini zuen Arraizarekin batera. Eta hirugarren eta azken partida erabakigarrian, Miriam Arrillagak 12-6ko emaitzarekin irabazi zion Leire Garairi.