Ziortza Gazte Elkartea: “Zein berezia izan den muntaiaren eguna”

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 7a, 14:11

Ziortza Gazte Elkarteko kideek esker hitzak besterik ez dituzte kanpaldia muntatzen ibilitako boluntario denentzat. “Zein berezia izaten den guretzat muntaiaren eguna! Zuek gabe hau ezinezkoa da! Eskerrik asko guztioi”.

Gogora ekarri nahi dute, bide batez, “kanpaldiaren desmuntaiaren egunean ere zuen laguntza beharrezkoa izango zaigula”. Uztailaren 31n jasoko dute kanpaldia. “Parte hartzeko prest baldin bazaude, bidali ieazaguzu mezu bat ziortzakanpaldia@gmail.com eposta helbidera zure izen-abizenak, telefono zenbakia eta kotxea ekarri dezakezun ala ez adieraziz. Gurasoekin batera gazteak ere etor daitezke”.