Buruntzaldeko udaleku feministak asteburu osoan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 9a, 11:10
Usurbilgo neska* gazteen talde argazkia. Irudia: Kafe Tertulia.

Buruntzaldeko udaleku feministak iragarri dituzte astebururako Usurbilen.

"Buruntzaldea astinduz, badator neska* gazteon lurrikara!", iragarri dute Usurbilgo neska* gazteek ondoko talde argazkia ateratzearekin batera. Asteburuan Usurbilen ospatuko diren Buruntzaldeko udaleku feministetarako "prest gaude", adierazi dute sare sozialen bidez. 

Eskualde mailako topaketak izango dira honako hauek, ostiralean, uztailaren 9an hasi eta igandera arte, hilaren 11ra arte luzatuko direnak. Ongi etorriarekin edota Buruntzaldeko neska* gazte taldeen aurkezpenarekin ekingo diote bihar asteburuari. Larunbaterako "Trans egoerei kontatu ez dizuetena", bingo musikatua, prostituzioaren inguruko oka jolasa antolatu dute... Eta igandean, ligoteo sanoari buruzko tailerra, "Nola feminismo osatzen gaituen" saioa eta agurra. Gaubelak, otorduak edota esnatze-jolasak ere iragarri dituzte.

Buruntzaldeko udaleku feministetarako izen ematea ekainaren 27an itxi zuten.