Kultur Bira

Nekaezinak, erronka aise gainditu duten aizkolari eta harrijasotzaileak

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 10a, 20:12

Harri jasotzaileen eta aizkolarien erakustaldia lehian bilakatu da; Udane Ostolaza eta Jon Esnal nagusitu dira arratsaldeko "desafioan".

Larunbat honetako Herri Kirolen Eguna aizkolari eta harrijasotzaileek borobildu dute. Erakustaldia lehia bizian bilakatu dute lau partaideek. Aizkoran, bi anai usurbildar; Jon eta Haritz Esnal. Harria jasotzen, Ostolaza harri eskolako bi kide; Udane Ostolaza eta Gorka Etxeberria. 

Bikoteka lehiatu dira, Haritz eta Gorka batetik, Udane eta Jon bestetik. Udane eta Jon izan dira hain zuzen, lehian nagusitu direnak.