Instalazio fotovoltaikoa jartzen ari dira Udarregi Ikastolako eraikin gorrian

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 13a, 18:06

Instalazio fotovoltaiko bat jartzen hasi dira, aste honetan, Udarregi ikastolaren eraikin gorrian: 66 eguzki plaka izango dira, guztira. Instalazioa 24,42 kWp potentziakoa izango da, eta urtean, batez beste, 25.334kWh elektriko ekoitziko dituela aurreikusi dute. Autokontsumo konpartitukoa izango da, hau da, bertan sortutako energia inguruko eraikinetan autokontsumitzeko modua emango du. Proiektuaren kostua 22.994,93 eurokoa izan da.

Sortutako energia instalazioarekiko 500 metroko erradioaren barruan dauden eraikinetara bideratuko du: Udarregira, udaletxera, Sutegira, Artzabalera, Zumartera eta Oiardo kiroldegira. Modu horretara, urtean 2.450 euro inguru aurreztuko dituela aurreikusi du udalak, eta 6,32 CO tonaren baliokidea den isurpena saihestuko du.

 

Energia berriztagarrien alorrean beste pauso bat eman du Udalak. Iaz, berriz, eguzki plakak jarri zituzten kiroldegian.