Agaporni bat galdu da Kaxkoan

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 22a, 07:00

Azken aldian hainbatetan jaso dugu halako albisten berri. Agaporni bat galdu da azken orduotan Kaxkoan.

Azken aldian halako albiste bat baino gehiago jasotzen ari gara hedabide honetan. Albiste honi atxikia duzuen irudian agertzen den agaporni bat galdu da Kaxkoan azken orduotan. Zehazkiago esanda, asteazken honetan, uztailaren 21ean. Kaiolako atea irekitzen bazekien antza, atea ireki eta hegan egin zuen. Inork aurkitu badu, telefono zenbaki honetara deitzea eskertuko lukete agapornia etxean duten bizilagunok; 618 07 59 99.