#udalbatzarra

Informatika zerbitzuak jasotzeko lankidetza-hitzarmen berria, IZFE SA eta Udalaren artean

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 22a, 08:00

Gipuzkoako gainerako udalek egingo duten moduan, Usurbilgoak ere lankidetza-hitzarmen berria sinatuko du. Hala onartu zuten astearteko udalbatzarrean.

Informatika zerbitzuak jasotzen segitzeko lankidetza hitzarmena berrituko dute Usurbilgo Udalak eta IZFE SA-k. Hala onartu zuten udal ordezkari guztiek aho batez, iragan astearteko (uztailak 20) udalbatzarrean. Antzeko hitzarmenak onartuak izan edo onartzear izango dituzte Gipuzkoako beste hainbat udaletan. Hain zuzen, Gipuzkoako Foru Aldundia da zerbitzu hau herrialde mailako udalei eskaintzen diena, udal gobernu taldetik aste honetako osoko bilkuran berri eman zutenez. 

Lankidetza hitzarmen hau berritzen lehena, Aldundia bera eta Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) izan ohi dira. Bi erakundeok urrats hau eman dutenez, orain hitzarmenok berritzeko txanda udalena da. Usurbilgoak aipatu moduan, aste honetan onartu du aho batez uztailaren 20ko udalbatzarrean.