Usurbilkultura.eus

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitako organo kontzerturako izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 23a, 07:50

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan urtero moduan organo kontzertua antolatu dute abuztuaren lehenerako Salbatore elizan. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue.

Pandemiagatik iaz zikloa murriztu behar izan ostean, ohiko egitarauarekin bueltan dator Donostiako 82. Musika Hamabostaldia, hiriburuko mugak gainditu eta Euskal Herrira hedatuko diren 75 kontzerturekin. Tartean, Organo Zikloa itzuliko da, "azken urteetan Hamabostaldiko ziklo garrantzitsuenetako bat bilakatu dena, egitarau ezin zabalagoarekin".

Gipuzkoako hainbat eliza zeharkatuko ditu, tartean Usurbilgoa. "Aurtengoan aipagarria da 15 kontzertuotan arituko diren nazioarteko organisten kopurua, herrialde eta tradizio organistiko ezberdinetakoak guztiak", antolakuntzaren esanetan. 

Usurbilgo organo kontzertua abuztuaren lehenean ospatuko da; Craig Williams dator Salbatore Parrokiara. 

Donostiako Musika Hamabostaldia: Organo kontzertua
Eguna: abuztuak 1, igandea.
Ordua: 20:00.
Tokia: Salbatore Eliza.
Zehaztasunak: Donostiako 82. Musika Hamabostaldiaren baitan antolaturiko Organo Zikloaren bueltan, kontzertua eskainiko du Craig Williamsek. "Dupré, Thayer, Hampton, Diemer, Widor… konpositoreen lanak" eskainiko ditu.
Sarrera: usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri.
Informazio gehiago: Donostiako Musika Hamabostaldia / 943 003 170/quincenamusical@donostia.eus
Antolatzailea: Donostiako Musika Hamabostaldia.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.