Pandemia aurreko langabetu kopurura itzuli da Usurbil

Noaua Aldizkaria 2021ko abu. 17a, 10:49

2020ko otsailean erregistraturiko langabetu kopuru bera zenbatu du Estatuko Enplegu Zerbitzuak uztailean Usurbilen; guztira 221.

Covid19ak etxeratu aurretik genuen langabetu kopurua izatera itzuli da Usurbil; Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera, 221 herritar ziren lanik gabe uztailean, 2020ko otsailean erregistratu zen azkenekoz datu bera. Iazko martxoan 243. Ordutik langabetu kopuru gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak; uztailean jo zuen goia, 299 langabeturekin. Ordutik gorabeherak gorabehera, beheranzko joerari eutsi dio.

Azken hilabeteotan 240ko langaren azpitik kokatu da langabezia tasa; 238 langabetu apirilean eta maiatzean. 232 ekainean. Aipatu moduan, 221 langabetu uztailean. Haietatik 127 emakumezkoak, 94 gizonezkoak. 158 zerbitzuen sektorean.

Kontratazio datuei dagokionean aldiz, 332tik 308ra murriztu da erregistraturiko kontratu kopurua, ekainetik uztailera. Gizonezko gehiago (162) kontratatu dira emakumezkoak baino (133).

Buruntzaldean behera egin du baita langabetu kopuruak uztailean; 3.240tik 3.151era. Kontratazioak ere bai; 2.405etik 2.343ra. Gipuzkoan ere langabetu kopurua murriztu da; 32.283tik 31.262ra. Kontratazioak ere beherantz egin du; 25.787tik 24.656ra.


2021eko uztaila
Usurbil: 221.     Buruntzaldea: 3.151.    Gipuzkoa: 31.262.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 94.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 55.
 

Emakumezkoak: 127.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 69. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 31.
Eraikuntza: 10.
Zerbitzuak: 158.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 699.
Astigarraga: 260.
Hernani: 951.
Lasarte-Oria: 770.
Urnieta: 250.
Usurbil: 221.
Guztira: 3.151. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.262.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 308.
Aldi baterakoak: 280 (147 gizonezko, 133 emakumezko).
Sektoreka: 29 nekazaritzan, 44 industrian, 11 eraikuntzan eta 224 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 162 lan kontratu gizonezkoenak, 146 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 303.
Astigarraga: 314.
Hernani: 733.
Lasarte-Oria: 342.
Urnieta: 343.
Usurbil: 308.
Guztira: 2.343.

Gipuzkoa: 24.656.

2021eko ekaineko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.