2021-22 ikasturtea

Matrikulazio epea zabalik Etumeta AEK euskaltegian

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 1a, 11:10

Euskara ikasi edo maila hobetu nahi duenak Etumeta AEK euskaltegira joan besterik ez du. Zabalik dute jada, ikasturte berrirako matrikulazio epea.

Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Berrikuntza batekin; mintza saioa astean lau orduz (bina ordu bi egunetan). Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik izango dute Etumeta AEK euskaltegian, asteazkenetik, irailaren 1etik aurrera astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

"Sagarraren heldutasun analisiak" ikastaroa
Alkartasuna Kooperatibaren eskutik, irailaren 10ean, 15:30-18:30 artean Potxoenean. "Sagarraren heldutasuna aztertzeko 3 sistema azalduko dira: gogortasunaren neurketa, azukrearen neurketa eta almidoiaren azterketa". 23 lagunentzako lekua egongo den saiorako izena usurbilkultura.eus plataforma bidez eman beharko da.

Muxurbil
"Antzerkiaren bidez disfrutatzeko prest? Muxurbil eskaintza berri batekin dator", iragarri dute antzerki taldetik. "Antzerki klase berriak Ixabel Agirresarobe eta Andrea Arrutiren eskutik, beraien esperientzia eta ikasketekin, astean ordu beteko saioak emango dituzte". Prezioa, hilero 30 euro. Informazio gehiagorako: 675 71 23 83 (Ixabel) edo 650 614 380 (Andrea).

Santuenea
2021-22 denboraldirako ikastaroak antolatu ditu Santuenea Elkarteak: aeroyoga (asteazken arratsaldeetan), aero berezia (astearte arratsaldeetan), errestauratiboa (ostegun goizetan). Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bi telefono zenbaki dituzue; 615 715 991 edo 670 027 731. Urritik aurrera (astelehen eta ostiraletan 17:00etan) Taichi tailerra ere antolatu du Gure Elkartea jubilatu elkarteak, Santuenea Elkarteko 16. lokalean. Iraila hasieran eskaintzekoak dira zehaztasun gehiago.

Horrez gain, 18. Argazki Lehiaketa ere antolatu dute; oraingoan, erretratuak ateratzeko "Santueneako sarrera-irteerak" gaia proposatu dute. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira 50X50 tamainan edo modu digitalean. Xehetasun gehiago, 670 027 731 telefono zenbakian.

KzGunea
Asteazken honetan zabalduko dute, irailaren 1ean, eta aldaketarik ez bada, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Gogoan izan: nabigatzeko 14 urte beteak izan beharko dira, gehienez 50 minutuko tartean baliatu ahalko da zerbitzua. Ikastaroak ere eskaintzen ditu KzGuneak, momentuz ez dute datozen saioen berri eman web bidez. Informazio gehiagorako: Kale Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net / kzgunea.eus

Helduen Hezkuntza Iraunkorra (HHI)
18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu. Oinarrizko prestakuntza eskaintzen dute; ingelesa, gaztelania, oinarrizko informatika, idazmena, irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotuta artea... Horrez gain, DBHko titulua lortzeko moduluak eskaintzen dituzte, euskara 0-1-2 mailak, kultur ekintzak (kultur bidaiak eta irteerak) edota etorkinei zuzenduriko euskara eta gaztelania ikastaroak baita oinarrizko prestakuntza ere. Irailaren 16an abiatuko dute ikasturte berria. Hilaren 2tik aurrera matrikulatzeko aukera izango da, astelehenetik ostiralera goizero, 10:00-13:00 artean eta astelehenetik ostegunera arratsaldez, 17:00-19:00 artean. Aurrez hitzordua eskatu beharko da. Informazio gehiago, HHI-k Usurbilen nahiz Lasarte-Orian duen egoitzetako batean jaso ahalko da:

Usurbil:
Agerialde
012734aa@hezkuntza.net
943 36 12 73

Lasarte-Oria:
Beheko kale bidea, 1-3. (anbulatorioa) 20160.
012734aa@hezkuntza.net
943 37 64 43 (tlf zenbakia)
943 36 66 08 (fax)
epalasarte.eus