Kontxako Bandera jokoan gaurtik, urtero moduan herri ordezkaritzarekin

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 1a, 07:55

Emakumezkoetan ez, baina gizonezkoen arteko lehian lau herritar behintzat ariko dira beste hainbeste ontzietan, bandera preziatua eskuratzeko ahaleginean.

Bigarren urtez jarraian, covid19ak baldintzaturiko Kontxako Bandera jokatuko da egunotan. Sarrera eskuratu dutenek baino ezingo dituzte ikusi estropadak bertatik bertara. Gainerakoek, proba etxetik ikustera animatzen dute antolatzaileek, Donostiara ez joateko deia egin dute.

Asteazken eta ostegunean, iraileko lehen bi egunotan beraz, emakumezkoen eta gizonezkoen sailkatze estropadak Donostiako uretan, arratsaldeko 17:30etan hasita. ETB-k zuzenean eskainiko ditu.

Usurbilek urtero moduan ordezkaritza izango du proba entzutetsu honetan. Herritar emakumezkorik ez da izango aurten, Kontxako Banderan. Gizonezkoetan, jaioterria Usurbil duten lau herritar behintzat lehiatuko dira: Hondarribiarekin Alexander Udabe; Ondarroa taldearen ontzian Iñaki Errasti, Oriorekin Josu Ostolaza eta Zarautzekin Iker Etxabe.

Josu Ostolaza, Orio


Iñaki Errasti, Ondarroa


Alexander Udabe, Hondarribia


Iker Etxabe, Zarautz


KONTXAKO BANDERA, 2021
EMAKUMEZKOAK

Parte hartzaileak: Cabo, Castro, Salgado Perillo, Chapela, Mar de Mugardos, Zumaia, Deusto, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, Hondarribia, Isuntza, Lapurdi, Lutxana, Riveira, Ondarroa, Orio, San Juan, Tiran, Tolosaldea eta Zarautz.
Sailkapen proba: irailak 1, asteazkena, 17:30.

GIZONEZKOAK
Parte hartzaileak: Arkote, Bermeo Urdaibai, Cabo, Castro, Ares, Zumaia, Deusto, Getaria, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, Camargo, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Pedreña, Zarautz eta Zierbena.
Sailkapen proba: irailak 2, osteguna, 17:30.

KONTXAKO BANDERA
Jardunaldi egunak: irailak 5, 12.