Herriko arraunlariak gaur, Kontxako Banderaren sailkatze proban

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 2a, 08:00

Emakumezkoen asteazkeneko sailkapen probaren ondotik, gizonezkoen txanda ostegun honetan. Gaurkoan (irailak 2) bai, herritarrak ikusi ahalko ditugu lehian. Lau arraunlari, lau ontzietan. 

Estropadak datozen bi igandeotan Donostiako uretan. Aurrez, dakizuen moduan, sailkatze probak jokatzen ari dira egunotan. Asteazkenean emakumezkoena jokatu zen, ostegun honetan gizonezkoen txanda, eta herritarrena. Lau arraunlari lehiatuko dira ontzi ezberdinetan, arratsaldeko 17:30etan hasita: Hondarribiarekin Alexander Udabe; Ondarroa taldearen ontzian Iñaki Errasti, Oriorekin Josu Ostolaza eta Zarautzekin Iker Etxabe.

Bigarren urtez jarraian, covid19ak baldintzaturiko Kontxako Bandera jokatuko da egunotan. Sarrera eskuratu dutenek baino ezingo dituzte ikusi estropadak bertatik bertara. Gainerakoak proba etxetik ikustera animatzen dituzte antolatzaileek, Donostiara ez joateko deia egin dute. ETB-k zuzenean eskainiko du sailkapen proba.

Josu Ostolaza, Orio


Iñaki Errasti, Ondarroa


Alexander Udabe, Hondarribia


Iker Etxabe, Zarautz


KONTXAKO BANDERA, 2021
Sailkapen proba
EMAKUMEZKOAK

Parte hartzaileak: Cabo, Castro, Salgado Perillo, Chapela, Mar de Mugardos, Zumaia, Deusto, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, Hondarribia, Isuntza, Lapurdi, Lutxana, Riveira, Ondarroa, Orio, San Juan, Tiran, Tolosaldea eta Zarautz.
-Emakumezkoen txapelketarako sailkatuak: Arraun Lagunak, Chapela, Deustu, Hibaika, Hondarribia, Orio, Tolosaldea.

GIZONEZKOAK
Parte hartzaileak: Arkote, Bermeo Urdaibai, Cabo, Castro, Ares, Zumaia, Deusto, Getaria, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, Camargo, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Pedreña, Zarautz eta Zierbena.
Sailkapen proba: irailak 2, osteguna, 17:30.

Jardunaldiak
Egunak: irailak 5, 12.