Bi herritar, Kontxako Bandera eskuratzeko lehian

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 3a, 10:21

Datozen bi igandeotan jokoan izango den Kontxako Bandera eskuratzeko lehiarako lautik bi herritar sailkatu dira; Alex Udabe (Hondarribia) eta Josu Ostolaza (Orio).

Lau ziren lehiarako hautagaiak, lautik bik eskuratu dute ordea datozen bi igandeotan, irailaren 5ean eta 12an jokoan izango den Kontxako Bandera eskuratzeko Donostiako uretan jokatu diren estropadetan parte hartzeko txartela.

Ostegun honetan (irailak 2) ospaturiko gizonezkoen sailkapen proban lehiatu ziren Hondarribiarekin Alexander Udabe; Ondarroa taldearen ontzian Iñaki Errasti, Oriorekin Josu Ostolaza eta Zarautzekin Iker Etxabe. Haietatik bi sailkatu dira Kontxako estropadetarako; Orio eta Hondarribia. Ostolaza eta Udabe hurrenez hurren beraz. Hondarribia bigarren postuan sailkatu zen 20:29.54 denborarekin, sailkapen buruan amaitu zuen Santurtzirengandik ia sei segundura. Orio aldiz bosgarrenean; 20:44.38, hortxe egin zuten denbora.

Donostiara ez joateko deia
Datozen bi igandeotan beraz, lehia bizia Donostiako uretan. Bigarren urtez jarraian, covid19ak baldintzaturiko estropadak izango dira Gipuzkoako hiriburukoak. Antolakuntzak bertara ez joatea eskatu du, estropadak etxetik ikusteko gonbita zabaldu du. Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu, goizeko 9:45ean hasita. Emakumezkoen lehia goizeko 11:00etan hasiko da, ordubete beranduago gizonezkoena.


SAILKATUAK
Josu Ostolaza, Orio


Alexander Udabe, Hondarribia


SAILKAPENETIK KANPO
Iñaki Errasti, Ondarroa


Iker Etxabe, Zarautz


KONTXAKO BANDERA, 2021
Sailkapen proba
EMAKUMEZKOAK

Parte hartzaileak: Cabo, Castro, Salgado Perillo, Chapela, Mar de Mugardos, Zumaia, Deusto, Donostia Arraun Lagunak, Hibaika, Hondarribia, Isuntza, Lapurdi, Lutxana, Riveira, Ondarroa, Orio, San Juan, Tiran, Tolosaldea eta Zarautz.
-Emakumezkoen txapelketarako sailkatuak: Arraun Lagunak, Chapela, Deustu, Hibaika, Hondarribia, Orio, Tolosaldea.

GIZONEZKOAK
Parte hartzaileak: Arkote, Bermeo Urdaibai, Cabo, Castro, Ares, Zumaia, Deusto, Getaria, Hibaika, Hondarribia, Kaiku, Lapurdi, Lekittarra, Mutriku, Ondarroa, Orio, Camargo, San Juan, San Pedro, Santurtzi, Tiran, Pedreña, Zarautz eta Zierbena.
-Gizonezkoen txapelketarako sailkatuak: lehen txandan lehiatuko diren Urdaibai, Hondarribia, Zierbena eta Donostiarra eta bigarrengoan lehiatuko diren Ares, Orio, Santurtzi eta Cabo.

Jardunaldiak
Egunak: irailak 5, 12.