2021-22 denboraldiko kirol eskaintza

Berrikuntzak, zabalagoa izango den kirol eskaintzan

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 6a, 14:06

2021-22 denboraldirako kirol eskaintza aurkeztu du astelehen honetan Usurbilgo Udalak, Oiardo Kiroldegian. Zabalik da aurre izen ematea irailaren 23ra arte.

Berritzen eta aukera gehiago plazaratzeko saiakeran, zenbait aldaketa iragarri ditu Usurbilgo Udaleko jarduera fisikoetako eta kiroletako sailak. Batetik, igerilekuan bideratuko diren saioetan; haurtxoetatik hasi eta helduei zuzendurikoak daude hor tartean. 0-3 urte arteko haurrek larunbatetan soilik izaten zituzten ikastaroak aurreko denboraldian, datorren honetan baita igandeetan ere. HH4-HH5 mailetakoen kasuan, astero saio bakarrean matrikulatzeko aukera izango dute, baina plaza librerik egonez gero, bigarren bat ere hautatu ahalko dute. Lehen Hezkuntzan ikastaroen egunak aldatu dituzte. Helduen kasuan, hastapen eta hobekuntza saioez gain, aquagym saioak edota haurdunentzako ur jarduera eta pilates ikastaroa izango da.

Oiardotik herrira
Areto ikastaroei dagokienez, erabiltzaileen eskariz eskalada ikastaroa berreskuratu da gazteentzat. Zunba edota spinning saioak ere aukeran izango dituzte. Baita helduek ere, pilates, mantentze ikastaroak edota yoga saioekin batera. Eskaintza berritu dute helduentzat; jarduera ezberdinak batzen dituen ikastaro konbinatuen aukera txertatu du Udalak. HIIT izenekoa ere bai; "intentsitate altuko eta atseden tarteak dituen jarduera". Eta azkenik, kirol eskaintza Oiardotik plazara ateratzeko saiakeran, "Usurbil barrena". Aire zabalean zirkuitu ezberdinak osatu eta "Usurbilez gozatzeko aukera ederra izango da".

Eskaintza honetan guztian aurre izen ematea zabalik izango da gaurtik irailaren 23ra arte. Online bideratu beharko dira inskripzioak, bideotatik:
https://labur.eus/HhmXA (helduena)
https://labur.eus/zjwgm (haur eta gazteena)

Plazen zozketa irailaren 24ean egingo da eta segidan zerrendak argitaratuko ditu Usurbilgo Udalak.

Informazio gehiago:
-Oiardo Kiroldegiko harreran.
-Banatuko dituzten triptikoetan.
-943 37 24 98 telefono zenbakian.