Oinarrizko Lanbide Heziketa eskaintzeko eskumenaz udalbatzarra gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 7a, 08:35

Ezohiko izaera izango du, ohiko saioak hilero azken ostegunetan izaten baitira.

Atallun kokatua dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketa hizpide izango dute, astearte honetarako, irailaren 7rako deitu duten ezohiko udalbatzarrean. "Usurbilgo Udalak Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako eskumenaren eskuordetzea onartzea", ahotan hartuko dute udal ordezkariek, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez.

Gogoan izan, Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak bi prestakuntza-ziklo eskaintzen ditu; Oinarrizko Lanbide titulua sukaldaritza eta jatetxe arloan; eta Oinarrizko Lanbide titulua ile -apainketa eta estetika arloan.

Ezohiko izaera izango du udalbatzarrak, ohikoak hilero azken ostegunetan izaten baitira. Galdera-eskaerentzako tartea zabalduko da aipatu hezkuntza arloko gai hau jorratu eta bozkatu ostean. 

EZOHIKO UDALBATZARRA
Eguna: irailak 7, asteartea.
Ordua: 18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1-Usurbilgo Udalak Oinarrizko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak emateko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako eskumenaren eskuordetzea onartzea.
2-Galdera-eskaerak.