Euskotrenen ere "neguko" ordutegia indarrean gaurtik

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 13a, 08:05

Ohiko ordutegira itzuliko dira tren zerbitzuak, astelehen honetatik, irailaren 13tik aurrera.

Euskotren
Uda parteko ordutegitik "ohikora" itzuli da astelehen honetan Euskotren. Irailaren 13 honetatik aurrera "neguko" ordutegia izango du indarrean. "Aldaketaren helburua ordutegiak eta maiztasunak eskola-egunetara eta lana dela eta joan-etorrietara egokitzea da", zerbitzuon arduradunen esanetan. Informazio gehiagorako:
944 333 333
euskotren.eus

Bidez Bide, taxibus zerbitzua
Bidean izango da berriz gaurtik (irailak 1), Usurbilgo udal taxibus zerbitzua, ohiko ordutegian. Astelehenetik ostiralera beraz, bost zerbitzu eskainiko ditu; bi goizez (7:30/10:30), bat eguerdi partean (13:30), eta azkeneko biak arratsaldean zehar (15:30/19:00). Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira.

Lurraldebus
Asteazken honetatik, irailaren lehenetik aurrera "neguko ohiko zerbitzua" eskainiko du Lurraldebusek. Hala ohartarazi dute. Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus

Oiardo Kiroldegia

Uztailean eta abuztuan udako ordutegia indarrean izan ostean, ohikora itzuli dira asteazken honetan, irailean murgiltzearekin batera. "Betiko ordutegian izango gaituzu berriro ere zain. Sasoia berreskuratzeko ordua da beraz, animatu eta zatoz gure Kiroldegira!", luzatu dute gonbita. Aurrerantzean beraz, ordutegi honetan aurkituko duzue Kiroldegia zabalik:
-Astelehenetik ostiralera: 07:00-12:30 (igerilekuaren itxiera 12:15ean)/14:30-22:00 (igerilekuaren itxiera 21:00etan).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekuaren itxiera 21:00etan).
-Igande eta jai egunak: 9:00-13:00 (igerilekuaren itxiera 12:45ean).

KzGunea
Abuztu osoan itxita egon ostean, gaurtik zabalik berriz baita Usurbilgo KzGunea. Dakizuenez egun erdiz zabaltzen dute, hilabete batean goizez, hurrengoan arratsaldez. Irailean arratsaldez, 16:00-20:00 artean irekiko dute. Gogoan izan, bertara joateko ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea. Nabigatzeko gehienez 50 minutuko tartea izango du erabiltzaile bakoitzak. 14 urte beteak izan beharko dira KzGuneko zerbitzuak baliatzeko. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.net

Hurrengo aldaketak
Hainbat zerbitzu ohiko ordutegia eskaintzera itzuliko dira datozen egunotan. Besteak beste, Euskotren edota Sutegi udal liburutegia. Liburutegiak hain zuzen, goiz eta arratsaldeko jarduna berreskuratuko du datorren astelehenean, irailaren 6an; goizez 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean irekiko dute. Larunbatetan urritik aurrera zabalduko dute, 10:00-13:00 artean.