Gertu txartelarekin, Hurbilagoko dendetako erosketetan %10 aurrezteko aukera

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 13a, 17:18

Hurbilago elkartetik eskaintza berria egin digute, herrian bizitzeaz gain, herrian erosten jarraitzeko.

Eskaintza berria herrian bizitzeaz gain, herrian erosteko, Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkartekoen eskutik. Orain hasi eta hilabete amaierara arte, irailaren 30era arte zuen erosketetan %10eko deskontua eskuratu ahalko duzu. Herritik bertatik irten gabe, merkeago erosteko lehenbizi Gertu txartela izan behar da. Erosketak ordaintzeko txartel hau baliatuta aplikatuko da aipatu deskontua. "Erosketa bakoitzeko, gehienez 10 euroko deskontua lortu ahal izango da", ohartarazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Deskontuak Hurbilago elkarteko kide diren establezimenduetan eskuratu ahalko dira. Saltoki hauetan:
-Janari dendak: Esnaola supermerkatua, Imanol Txapartegi harategia, Iratze natur denda, Mikel Arrandegia eta Otar-goxo.
-Kafetegi eta okindegiak: Aizpurua okindegia, Kaffa kafetegia, Laukote eta Opil-Goxo.
-Liburu dendak: Laurok liburudenda eta Lizardi liburudenda.
-Baserritarren kooperatiba: Alkartasuna Nekazal Kooperatiba.
-Arropa dendak: Lurda Mertzeria eta Marije Jantzidenda.
-Eraikuntzak eta burdindegiak: Itzira Eraikuntzak eta Juantxo burdindegia.
-Zaintza eta Osasuna: Ane ileapaindegia (Artzabal), Ines Ileapaindegia, Intza Ileapaindegia, Iturralde Farmazia eta Usurbil optika.
-Taberna, jatetxe eta sagardotegiak: Aginaga sagardotegia, Aitzaga taberna, Bordatxo taberna, Saizar Sagardotegia, Guria Taberna eta Txirristra Taberna.