Ikastaro eskaintza zabaltzen doa

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 14a, 09:07
Aurreko ikasturteko Esperientzia Eskolako parte hartzaileak. Irudia: Usurbilgo Udala.

Ikastaro eskaintza handitzen doa irailean barneratu ahala. Esperientzia Eskola edota emakumeen ahalduntze eskolako saioak izan dira hazten doan zerrendara batzen azkenak. Hemen xehetasunak.

Esperientzia Eskola eta oroimen tailerra
Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago. "Lan mundutik erretiroa hartu eta ikasteko grina duen orok eman dezake izena", Matia Institutuak eta Usurbilgo Udalak antolaturiko ekimenean. Adineko pertsonei zuzendutako oroimen ikastaroa, Lahar Elkargoak eta Udalak antolatua da. Batean zein bestean izen emateko epea zabalik izango da irailaren 24ra arte. Inskripzioak Gizarte Zerbitzuetara deituta bideratu beharko dira, 943 377 110 telefono zenbakira hain zuzen. Bietan ikasturtea urrian jarriko dute martxan. "Izena emandako jende kopuruaren arabera zehaztuko dituzte taldeak eta ordutegiak", ohartarazi dute.

Emakumeen ahalduntze eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ikastaro sorta antolatu du urteko azken hilabeteotarako. Izen emateko bideok dituzue: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10.

"Amatasun bizigarria"
Bideratzailea:
Ainara Gorostizu Mujika.
Zehaztasunak: "Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail egiten duten hariak ikusi eta teoria feministen eta amatasunaren historiako ekarpenekin, hausnarketa pertsonalekin eta talde dinamikekin amatasunaren praktika eta esperientzia bizigarriagoak bilatzea izango da ikastaroaren egitekoa, beti ere, egite horrek dakarren ahalduntzea eta interpelazio politikoa ere helburu izango ditugularik".
Saioen egutegia: urriak 6, 20 eta azaroak 3 eta 17.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 4a

"Menopausia. Hausnarketarako unea"*
Bideratzailea: Pepa Bojo Ballester.
Zehaztasunak: "Gure bizitzako bigarren etapa, heldutasunaren etapa, modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen prestatzeko pentsatuta dago Pepa Bojoren tailer hau, irudi, bizimodu eta energia aldaketei aurre egiten ikasiz".
Saioen egutegia: urriak 7- abenduak 16, ostegunetan.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 5a 
Oharra: *Tailerra gaztelaniaz izango da.

Biodantza, Eider Zuriarrainen eskutik
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Zehaztasunak: "Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren".
Saioen egutegia: urriak 5-abenduak 14, astearteetan.
Ordutegia: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Izena emateko epea: urriaren 4a.

 

"Sexualitatea covid19 aurretik, bitartean eta ondoren"
Epea: urriak 1-30.
Egunak: urriak 1, 8, 15 (ostiralak), urriak 30 (larunbata).
Ordutegia: ostiraletan 17:00-20:00 artean; larunbatetan, 9:30-13:30 artean.
Tokia: Potxoenea.
Ordu kopurua: 13 (ostiraletako 3 saioak klase formatukoak, larunbateko azkena tailerra).
Matrikulazio epea: irailak 9-24 artean.
Matrikula-prezioak: 91 euro. 82 euro ikasle, langabe eta erretiratuek. 68 euro bazkideek.
Irakasleak: Jon Imanol Etxabe Telleria (sexu aholkularia eta psikologoa) eta Iñaki Dorronsoro Maioz (UEUko sexologia sailburua 2018tik).
Helburuak:
-Inguruneak sexualitatearengan duen eraginaren inguruko hausnarketa sustatzea.
-Ezkutuko hainbat errealitate azaleratzea.
-Pandemiaren eta itxialdiaren eragina ikustea, iraganean, orainaldian eta etorkizunean.
-Liburuaren Sexologia atalaren azalpena eta dibulgazioa egitea.
Edukiak:
-Sexualitatea pandemiaren aurretik: Irakurketa orokorra; erlazionatzeko modua; teknologiaren eragina; erotismo indibiduala.
-Sexualitatea pandemia eta itxialdi garaian: Kotimitatea; gaixotasunak ala itxialdiak eragin digu?; ihesa, ebasioa eta konpentsazioa; masturbazioa; pornografia eta erotismoa; 3.0 sexualitatea; legea eta desira.
-Sexualitatea pandemia ondorengo garaian: Beldurrak; baliabideak; aurrez landutakoa, nola dago orain?; txertoaren eragina; aurrera begirako proiekzioa.

Informazio gehiago: ueu.eus
Antolatzailea: UEU.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.
Babeslea: Gipuzkoako Foru Aldundia.



Orbeldi

Usurbilgo dantza taldeak  berriz ireki du 2021-22 ikasturterako prestatu duten helduen ikastaro eskaintzan izen emateko epea, irailaren 22ra arte. Izen emateko lotura hemen duzue: https://forms.gle/xUYUZ7A9XeVUUZnHA

Euskal dantzen taldea, oinarrizko dantzak, dantza hastapenak eta plaza dantzei lotutako saioak iragarri ditu Orbeldik ikasturte berrirako. Informazio gehiago: orbeldi.udt@gmail.com/ Facebook (/orbeldiDT) / Instagram (/orbeldi_udt).


Muxurbil
"Antzerkiaren bidez disfrutatzeko prest? Muxurbil eskaintza berri batekin dator", iragarri dute antzerki taldetik. "Antzerki klase berriak Ixabel Agirresarobe eta Andrea Arrutiren eskutik, beraien esperientzia eta ikasketekin, astean ordu beteko saioak emango dituzte". Prezioa, hilero 30 euro. Informazio gehiagorako: 675 71 23 83 (Ixabel) edo 650 614 380 (Andrea).

Santuenea
2021-22 denboraldirako ikastaroak antolatu ditu Santuenea Elkarteak: aeroyoga (asteazken arratsaldeetan), aero berezia (astearte arratsaldeetan), errestauratiboa (ostegun goizetan). Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bi telefono zenbaki dituzue; 615 715 991 edo 670 027 731. Urritik aurrera (astelehen eta ostiraletan 17:00etan) Taichi tailerra ere antolatu du Gure Elkartea jubilatu elkarteak, Santuenea Elkarteko 16. lokalean. Iraila hasieran eskaintzekoak dira zehaztasun gehiago.

Horrez gain, 18. Argazki Lehiaketa ere antolatu dute; oraingoan, erretratuak ateratzeko "Santueneako sarrera-irteerak" gaia proposatu dute. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira 50X50 tamainan edo modu digitalean. Xehetasun gehiago, 670 027 731 telefono zenbakian.

Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako hezkuntza egitasmoa dugu. Oinarrizko prestakuntza eskaintzen dute; ingelesa, gaztelania, oinarrizko informatika, idazmena, irakurmena, joko matematikoak, natur zientziak, geografia, historia eta historiarekin lotuta artea... Horrez gain, DBHko titulua lortzeko moduluak eskaintzen dituzte, euskara 0-1-2 mailak, kultur ekintzak (kultur bidaiak eta irteerak) edota etorkinei zuzenduriko euskara eta gaztelania ikastaroak baita oinarrizko prestakuntza ere. Irailaren 16an abiatuko dute ikasturte berria. Hilaren 2tik aurrera matrikulatzeko aukera izango da, astelehenetik ostiralera goizero, 10:00-13:00 artean eta astelehenetik ostegunera arratsaldez, 17:00-19:00 artean. Aurrez hitzordua eskatu beharko da. Informazio gehiago, HHI-k Usurbilen nahiz Lasarte-Orian duen egoitzetako batean jaso ahalko da:

Usurbil:
Agerialde
012734aa@hezkuntza.net
943 36 12 73

Lasarte-Oria:
Beheko kale bidea, 1-3. (anbulatorioa) 20160.
012734aa@hezkuntza.net
943 37 64 43 (tlf zenbakia)
943 36 66 08 (fax)
epalasarte.eus  

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Berrikuntza batekin; mintza saioa astean lau orduz (bina ordu bi egunetan). Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik izango dute Etumeta AEK euskaltegian, asteazkenetik, irailaren 1etik aurrera astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

Einean guraso eskolaren ikastaroak
Zabalik dute izen ematea Einean guraso elkarteak antolaturiko ikastarootan:

Oinarrizko argazkilaritza digitala I
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.
Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com

Oinarrizko argazkilaritza digitala II
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-abendua artean.
Adina: 16 urtetik gorakoentzat.

Irakaslea: Ibai Arrieta (635 70 14 73) / argazkikastaroa.usurbil@gmail.com
Baldintza: lehenengo zatia egina izatea edo argazkilaritza digitalari buruzko ezagutza izatea.

Laboreak (bolilloak, “punto cruz”, gantxilloa…)
Iraupena: astean behin bi ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Juani (609 41 38 83).

Yoga (luzaketak, arnasketak, lasaitzea…)
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakasleak: Katia (636 71 15 14), Sebas (605 72 28 25).

Pintura (oleoa, akuarela, pastela…)
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).

Eskulanak
Iraupena: astean behin 2 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Susana (609 41 38 83).
Zehaztasunak: teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Sabel dantza/ hip hop
Iraupena: astean behin 1,5 ordu, urria-ekaina artean.
Irakaslea: Uarda (637 25 68 51).



KzGunea
Asteazken honetan zabalduko dute, irailaren 1ean, eta aldaketarik ez bada, arratsaldez, 16:00-20:00 artean. Gogoan izan: nabigatzeko 14 urte beteak izan beharko dira, gehienez 50 minutuko tartean baliatu ahalko da zerbitzua. Ikastaroak ere eskaintzen ditu KzGuneak, momentuz ez dute datozen saioen berri eman web bidez. Informazio gehiagorako: Kale Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net / kzgunea.eus

Fubol Eskola
Usurbil F.T.-tik ohartarazi dutenez, iralaren 28 eta 29an eman ahalko da izena Futbol Eskolan, 18:30-19:30 artean Haranen. Aurrez, guraso bilera deitu dute, irailaren 22an Haranen baita; 18:00etan, 2013 eta 2012an jaiotakoen gurasoei zuzendua, 18:30etan 2011-10 artean jaiotakoen ama eta aitentzat. Urriaren 8an lehen entrenamendua.

Oiardo Kiroldegia
Eskaintza honetan guztian aurre izen ematea zabalik izango da gaurtik irailaren 23ra arte. Online bideratu beharko dira inskripzioak, bideotatik:
https://labur.eus/HhmXA (helduena)
https://labur.eus/zjwgm (haur eta gazteena)

Plazen zozketa irailaren 24ean egingo da eta segidan zerrendak argitaratuko ditu Usurbilgo Udalak.

Informazio gehiago:
-Oiardo Kiroldegiko harreran.
-Banatuko dituzten triptikoetan.
-943 37 24 98 telefono zenbakian.