Zirimararen lan deialdian izen emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 16a, 09:44

2021-22 denboraldira begira Zirimara egitasmoan aritzeko bi hezitzaile behar dira. Interesdunek deialdira aurkezteko azken egunak dituzte honako hauek; irailaren 17ra arteko epea dute. Lerrootan, lan eskaintza honi buruzko xehetasunak.

Zirimarako hezitzaile moduan aritzeko lan-eskaintza
Deskribapena
Usurbilgo eskola kirolean lanean jarduteko bi hezitzaile behar dira. Zirimara proiektuan jardungo duen gainerako hezitzailerekin elkarlanean arituko dira. Deialdi hau lan poltsa osatzeko baliatuko da eta ondorengo kontratazioak egiteako kontutan izango dugu. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era artekoa izango dira eta asteko 4 orduko kontratua izango dute hautatutako bi hezitzaileek.

Bila gabiltzan profilaren ezaugarriak

  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea. Zehazki:
    • Gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika…).
    • Kaleko zein naturako joko-jolasetan.
    • Aisialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan.
  • Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna (azken hau bete beharreko ezinbesteko baldintza izango da).
  • Emakumeak lehentasuna izango dute.
  • Usurbildarra izatea.
  • EGA edo euskal hiztuna izatea.

 

Hautagaiak aukeratzeko balorazio prozesua

  1. Bidali zuen curriculum-ak elkartea@noaua.eus helbidera edo utz itzazue Noaua!ko egoitzan irailak 17a baino lehen (bulegoan utziz gero, gaineratu zuen helbide elektronikoa CV-an). Curriculum-ak ondorengo irizpideen arabera baloratuko ditugu:
  • Hezkuntzarekin zerikusia duen formazioa.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten graduak edo/eta masterrak: 2 puntu.
    • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin zerikusia duten goi-mailako teknikari titulua edo eta Aisialdiko zuzendari titulua: puntu 1.
  • Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia (kontratuduna).
    • Heziketa fisikoko irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko 6 puntu.
    • Lehen hezkuntzan irakasle moduan jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdiko zuzendari moduan jardundako hilabete bakoitzeko 4 puntu.
    • Eskola kirolean jardundako ikasturte bakoitzeko edo aisialdi jardueretan (udajolas, udako kanpamenduak…) edo adierazpen motorrarekin erlazionatutako jardueretan lanean aritutako hilabete bakoitzeko 2 puntu.
  • Lanpostuarekin zerikusia duten bestelako jarduerak.
    • Gorputz adierazpen jardueretan edo kalean/naturan egindako joko-jolasetan boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,5 puntu.
    • Udako kanpamenduetan edo aisialdi taldeetan ikasturtean zehar boluntario moduan izandako hilabete bakoitzeko 0,2 puntu.
  1. Curriculum guztien artetik 5 hoberenak hautatuko dira eta irailak 23an arratsaldeko 16:00etan elkarrizketa batera deituko ditugu. Era berean, 5 horietatik aukeratuko dira  2 hezitzaileak.