Eraikin publikoen birgaitze energetikoaz jardunaldi teknikoa ostiralean Lanbide Eskolan

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 23a, 08:21

"Ia zero kontsumorantz eta eraikin publikoen birgaitze energetikorantz" jardunaldi teknikoa antolatu dute Usurbilgo Lanbide Eskolak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamenduak ostiral honetan, irailaren 24an.

Antolatzaileek berri eman dutenez, "jardunaldi hau Aldundiak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak urtero sinatzen duten hitzarmenean aurreikusitako ekintzetako bat da, aurrezteko, energia-eraginkortasuneko eta energia berriztagarrietako neurrietan prestakuntza, zabalkunde eta sentsibilizazioko lankidetza-sistema bat antolatzeko". 

Jardunaldi teknikoa: "Ia zero kontsumorantz eta eraikin publikoen birgaitze energetikorantz"
Irailak 24, ostirala
10:00-10:10 Aurkezpena, CIFP Usurbil LHII-ren zuzendaritza.
10:10-10:20 Jardunaldiaren irekiera: Jose Ignacio Asensio, Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Diputatua.
10:20-10:45 Nagore Azuabarrena Anduaga, GAATEO-ko presidentea: "4/2019 legearen testuingurua eta osasuna eta eraikinak".
10:45-11:10 Alexander Martin-Garin, EHU-ko Ikertzaile Doktorea: "Eraikin publikoetako azterketa energetikoak".
11:10-11:35 Peter Albrecht, A-O Arquitectos: "Birgaitze energetikoan esperientzia praktikoa".
11:35-12:00 Lidia Alcerreca, EAGI-ko zuzendaria: "Zer eskaini dezake Euskadiko Lanbide Heziketak eraldaketa honetan?".
12:00-12:15 Galderen txanda.

Jardunaldiaren izaera: aurrez aurrekoa, baina streaming bidez Youtuben zuzenean jarraitzeko aukera izango da. 
Izen ematea: energiaproiektuak@lhusurbil.eus / 943 364 600-30.
Antolatzaileak: Usurbilgo Lanbide Eskola, Gipuzkoako Foru Aldundia, ZubiGune Fundazioa.