Zenbait ikastaroetan matrikulatzeko epea zabalik oraindik

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 27a, 08:01
Argazkia: Etumeta AEK euskaltegia.

Iraila amaitzear den honetan, oraindik herriko kultur nahiz kirol eskaintza hainbatetan matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen du.

Futbol Eskola
Usurbil F.T.-tik ohartarazi dutenez, irailaren 28 eta 29an eman ahalko da izena Futbol Eskolan, 18:30-19:30 artean Haranen. Urriaren 8an lehen entrenamendua.

Bertso-eskola
Martxan da berriz ere Usurbilgo haurrentzat. LH5-LH6 mailetan ikasten ari direnei zuzendutako eskaintzan izen ematea zabalik dute. Saioak ostegun edo  ostiraletan izango dira, 13:25-14:25 artean, Udarregi Ikastolan. Izen emateko whatsapp mezua helarazi daiteke 608 768 539 telefono zenbakira (Josu).

Langile eta langabetuentzako ikastaroak Lanbide Eskolan
Abendura arteko eskaintza aurkeztu dute. Bada non aukeratua: fabrikazio mekanikoari lotutako ikastaroak antolatu dituzte, administrazioa eta kudeaketa alorrei lotutakoak, argindarra, instalakuntza eta mantentze, energia eta urari lotutako gaiei buruzkoak. Ikastarook Lanbidek %100ean diruz laguntzen ditu. Izen emateko edo informazio gehiago jasotzeko bideok dituzue: 943 36 46 00/667 415 810 (Whatsapp)/lhusurbil.eus

Emakumeen ahalduntze eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ikastaro sorta antolatu du urteko azken hilabeteotarako. Izen emateko bideok dituzue: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10.

"Amatasun bizigarria"
Bideratzailea:
Ainara Gorostizu Mujika.
Zehaztasunak: "Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail egiten duten hariak ikusi eta teoria feministen eta amatasunaren historiako ekarpenekin, hausnarketa pertsonalekin eta talde dinamikekin amatasunaren praktika eta esperientzia bizigarriagoak bilatzea izango da ikastaroaren egitekoa, beti ere, egite horrek dakarren ahalduntzea eta interpelazio politikoa ere helburu izango ditugularik".
Saioen egutegia: urriak 6, 20 eta azaroak 3 eta 17.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 4a

"Menopausia. Hausnarketarako unea"*
Bideratzailea: Pepa Bojo Ballester.
Zehaztasunak: "Gure bizitzako bigarren etapa, heldutasunaren etapa, modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen prestatzeko pentsatuta dago Pepa Bojoren tailer hau, irudi, bizimodu eta energia aldaketei aurre egiten ikasiz".
Saioen egutegia: urriak 7- abenduak 16, ostegunetan.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 5a 
Oharra: *Tailerra gaztelaniaz izango da.

Biodantza, Eider Zuriarrainen eskutik
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Zehaztasunak: "Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren".
Saioen egutegia: urriak 5-abenduak 14, astearteetan.
Ordutegia: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Izena emateko epea: urriaren 4a.

Muxurbil
"Antzerkiaren bidez disfrutatzeko prest? Muxurbil eskaintza berri batekin dator", iragarri dute antzerki taldetik. "Antzerki klase berriak Ixabel Agirresarobe eta Andrea Arrutiren eskutik, beraien esperientzia eta ikasketekin, astean ordu beteko saioak emango dituzte". Prezioa, hilero 30 euro. Informazio gehiagorako: 675 71 23 83 (Ixabel) edo 650 614 380 (Andrea).

Santuenea
2021-22 denboraldirako ikastaroak antolatu ditu Santuenea Elkarteak. Batetik, ginkana, uretako jolasak, musikaz giroturiko festa, urriaren 23an (larunbata) 16:30-19:00 artean. Informazio gehiago, 647 570 123 telefono zenbakian. Josten ikasteko hastapen tailerra ere antolatu dute; urriaren 22an eta 29an, 17:00-19:00 artean. Mari Carmen Orozek bideratuko duen tailerrean 10 euroren truke parte hartu ahalko da. Informazio gehiagorako: 670 027 731.

Bestetik, aeroyoga (asteazken arratsaldeetan), aero berezia (astearte arratsaldeetan), errestauratiboa (ostegun goizetan). Izena eman edo informazio gehiago eskuratzeko bi telefono zenbaki dituzue; 615 715 991 edo 670 027 731. Urritik aurrera (astelehen eta ostiraletan 17:00etan) Taichi tailerra ere antolatu du Gure Elkartea jubilatu elkarteak, Santuenea Elkarteko 16. lokalean. Iraila hasieran eskaintzekoak dira zehaztasun gehiago.

Horrez gain, 18. Argazki Lehiaketa ere antolatu dute; oraingoan, erretratuak ateratzeko "Santueneako sarrera-irteerak" gaia proposatu dute. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira 50X50 tamainan edo modu digitalean. Xehetasun gehiago, 670 027 731 telefono zenbakian.

Etumeta AEK euskaltegia
Euskara ikasteko maila guztiak, Mintzalagun, autoikaskuntza… eskaintza zabala aurten ere euskaltegian. Berrikuntza batekin; mintza saioa astean lau orduz (bina ordu bi egunetan). Urriarekin batera abiatuko den 2019-20 ikasturte berrirako matrikulazio epea zabalik dute Etumeta AEK euskaltegian, astelehenetik ostiralera, ordutegi honetan; goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Informazio gehiago:
Nagusia, 43
607 609 379
usurbil@aek.eus
aek.eus
muntteri.blogspot.com.es

KzGunea
Arratsaldez, 16:00-20:00 artean izango da zabalik hilabete osoan. Gogoan izan: nabigatzeko 14 urte beteak izan beharko dira, gehienez 50 minutuko tartean baliatu ahalko da zerbitzua. Ikastaroak ere eskaintzen ditu KzGuneak, momentuz ez dute datozen saioen berri eman web bidez. Informazio gehiagorako: Kale Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net / kzgunea.eus