Usurbilen etorkizunerako egitasmo garrantzitsuak bideratzen segitzeko udalbatzarra ostegunean

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 27a, 14:34

Gaurkotasun handiko baina bereziki Usurbilen etorkizuneko hainbat proiektu aurrerabidean kokatzeko udalbatzarra izango da, ostegunerako, irailaren 30erako deitu dutena.

Etorkizuneko Usurbil marraztuko duten hainbat proiektu hartuko dituzte ahotan udal ordezkariek, ostegunerako, irailaren 30erako deitu duten osoko bilkuran. 

Hemen duzue, Usurbilgo Udaletik helarazi berri duten gai-zerrenda. Beterri-Buruntza Mankomunitatea, Zubietako erraustegia, Txirikorda egitasmoa, Zapategiko hirigintza hitzarmena, 2022rako ordenantza fiskalak eta pil-pilean den argindar prezioei lotutako mozioa, ahotan hartuko dituzten hizpide nagusiak izango dira.


OHIKO UDALBATZARRA
Eguna:
irailak 30, osteguna.
Ordua:
18:00.
Tokia: udalbatza aretoa.
Deitzailea: Usurbilgo Udala.
Gai-zerrenda:
1.- Aurreko bilkuretako akten onespena:
1.1.- 2021/03/25eko ohiko bilkurako akta.
1.2.- 2021/04/29ko ohiko bilkurako akta.
1.3.- 2021/05/27ko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2021eko uztailaren 12tik irailaren 24ra (2021/613-2021/827).

3.- 2021/828 Dekretua berrestea: Gipuzkoako Ingurumen Gune Berria” deritzonari lotutako Ingurumen Baimen Bateratuaren aldaketa ez funtsezkoa dela ebazten duen Ingurumen sailburuordearen 2021eko otsailaren 12an emandako erabakia Administrazioarekiko Auzialdiko auzibidean errekurritzea.

4.- 2022rako Ordenantza Fiskalak hasieraz onartzea.

5.- Beterri-Buruntza Mankomunitatearen estatutuen onarpena eta ordezkarien izendapena.

6.- Hiri Antolakumentuko Arau Subsidiarioetako A-59 (Ugartondo) eremuko Barne-Erreformarako Plan Bereziaren Testu Bategineko EQ.1 partzelan zuzkidura-alojamenduak egiteko exekuzio obrak Contrucciones Murias S.A. enpresari esleitzea.

7.- Hiri Antolamenduko Arau Subsidiarioetako A-78 (Zapategi) eremuko hirigintza ezaugarrien Aldaketa Puntuala sustatzeko Michelin España y Portugal, S.A., Gureak Lanean S.A., Balfer Norte S.L. eta Usurbilgo Udalaren artean izenpetu beharreko Higirintza Hitzarmena hasierako izaeraz onartzea.

8.- Mozioa: "Deskonektatu elektriketatik. Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa!".

9.- Galdera eta eskaerak.