Oriartek Nahia Zudaire omendu du

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 4a, 11:07

"Omenaldi sopresa izan zen", Oriarte Institututik aditzera eman digutenez. Guraso elkarteko bi ordezkarirekin batera, "Batxillergoko ikasle eta irakasle guztiak patiora atera ziren eta txaloka jaso zuten Nahia". Jarraian, bi ikaslek aurreskua dantzatu zioten. "Lore sorta bat oparitu, txapeldunaren txapela jarri  eta denen artean kantatu zioten bertsoaren kuadro bat oparitu zioten. Polita eta hunkigarria izan zen".

Nahia Zudaire igerilari zubietarrak zilarrezko eta brontzezko dominak lortu zituen maiatzean jokaturiko Europako Txapelketan. Tokioko Paralinpiar Jokoetatik  diploma olinpikoarekin itzuli zen.

Bideoaren egilea: Oriarte.