Gaztelekuko erabiltzaile berrien guraso bilera urriaren 14an

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 7a, 08:12
Gaztelekuaren ataria. Argazkia: Usurbilgo Udala.

Udal zerbitzua erabiltzaile berriei aurkezteko DBH1eko nerabeen gurasoekin bilera deitu dute urriaren 14an Gaztelekuan.

Gaztelekuak zabalik ditu ateak, 2021-22 ikasturteari aurre egiteko prest dira jada. Urtero moduan, DBH1eko nerabeen gurasoekin bildu ohi dira, hain zuzen udal zerbitzua baliatzen hasi daitezkeen erabiltzaile berrien ama eta aitekin. Udaletik ohartarazi dutenez,  aurtengorako jarria dute hitzordua. DBH1eko nerabeen guraso bilera urriaren 14rako (osteguna) deitu dute, arratsaldeko 18:00etan Gaztelekuan bertan. Bertara joan asmo duenak aurrez bideotatik jakinaraztea eskatzen dute deitzaileek: kultura@usurbil.eus / 943 371 999.

12-16 urteetako nerabeei zuzendutako aisialdiko udal zerbitzua egunotan irekitzen dute:
-Astelehena:
16:30 / 18:00. DBH3.
18:00 / 19:30. DBH4.
-Osteguna:
16:30 / 19:30. DBH2.
-Larunbata:
16:00 / 19:00. DBH1.