Liburuen trukea

Bi liburu Artzabalen, irakurleen zain

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 15a, 12:13

Eleberrien trukerako eta irakurzaletasuna sustatzen duen ekintza baten irudiak segidan. Bi liburu utzi ditu Ana Merino herritarrak ostiral goiz honetan Artzabalen. Irakurle berrien zain dira. 

Artzabal ingurura hurbiltzen denak opari bikoitz ederrarekin egingo du topo; Ana Merino herritarrak utzitako bi liburu dituzue, ondoko irudiotakoak. Ostiral goiz honetan utzi ditu aipatu moduan Artzabalen eta modu honetan "bookcrossing" delako fenomenoa abiarazi du. Ekimena, nork bere liburuak leku publiko batean uztean oinarritzen da beste irakurle batek aurkitu eta doan har ditzan. Gero kateari segi beharko lioke erabiltzaile berri horrek. Irakurri ostean, berriz ere "plaza publikora" itzuli eta beste baten esku utzi.

Anjel Lertxundiren "Hamaseigarrenean, aidanez" eta Anna Gavaldaren "La amaba" eleberriak dira Ana Merinok Artzabalen utzitakoak. Ia zer bide egiten duten.

Liburuen trukea sustatzen duen ohitura hau mundu mailakoa da, izatez, milioika liburu leku publikoetan utzi eta beste irakurle batzuek aurkitzean datza. 2001ean jarri zuten martxan Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Euskal Herrian ere ezaguna da irakurzaletasuna bultzatzen duen mugimendua.