Txomin Alkorta Sarriegi omendu dute

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 17a, 14:38

Herri kirolen arloan izandako ibilbide oparoa aitortu diote Egioletakoari.

Txapela, oroigarri eta agur dantzarekin, bertaraturikoen txalo artean omendu dute iragarri moduan, igande eguerdi honetan Dema plazan, Egioletako Txomin Alkorta Sarriegi, herri kiroletan lehiakide nahiz eragile gisa, segan bereziki, gazte garaitik jorratu duen ibilbide oparoagatik.

Usurbil Herri Kirol Taldeak plazan antolatu dion aitortza ekitaldia, lagun eta senideez inguratua ospatu da, iragarria zegoen giza probaren amaieran. Ez da nolanahikoa, Alkortaren "palmaresa". 70. hamarkadaz geroztik hamaika garaipen eskuratu ditu herritarrak, segan bereziki. Hemen duzue; Usurbil Herri Kirol Taldeak ezagutzera emandako datu sorta:


TXOMIN ALKORTA SARRIEGI
1973/10/07: Espainiako sega Txapelketa Hernanin:
Lana: segalari bakoitzak 3 lurzoru moztu behar zituen, guztira 1.528 metro karratu. 3 lurzoruak azkarren mozten dituenak irabazi zuen.
1-Txomin Alkorta: 44 minutu eta 25 segundu.
2-Aburuza: 46 minutu eta 12 segundu.
3-Ayerbe: 49 minutu eta 36 segundu.
4- Arriya III: erretiratua.

1974/10/20 Espainiako Sega Txapelketa Hernanin:
Lana: segalari bakoitzak 4 lurzoru moztu behar zituen, guztira 1.500 metro karratu. 3 lurzoruak azkarren mozten zituenak irabaziko zuen.
1-Juan Jose Irazusta: 40 minutu eta 00 segundu.
2-Txomin Alkorta: 40 minutu eta 20 segundu.
3-Bernardo Irastorza: 45 minutu eta 27 segundu.
4-Elizegi: 47 minutu eta 50 segundu.

1978/07/02: Euskadiko Sega Txapelketa Hernanin:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea, 1.500 metro karratuko eremuan.
1-Jose Mari Elizegi: 3.173 kilo.
2-Txomin Alkorta: 3.159,5 kilo.
3-Manuel Arteaga: 3.111,5 kilo.
4-Jose Maria Uzkudun: 2.907 kilo.

1979/06/24: I. San Martzial Saria Irunen:
Lana: belar pisu gehien moztea.
1-Juan Jose Irazusta: 2.897 kilo.
2-Txomin Alkorta: 2.757 kilo.
3-Jose Mari Elizegi Ansa: 2.489,5 kilo.
4-Antton Erauskin Lazkano "Etxetxo": 2.209,5 kilo.

1979/07/01: Euskadiko Sega Txapelketa Hernanin:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea.
1-Juan Jose Irazusta: 3.792,5 kilo.
2-Txomin Alkorta: 3.653,5 kilo.
3-Telleria: 3.456,6 kilo.
4-Antton Erauskin: 3.241,0 kilo.

1981/10/18: Apustua Hernanin: aizkora-sega
Lana: aizkoran 4 kanaerdiko eta sega belar kilo gehien moztu zuenak irabazi zuen apustua.
1-Txomin Alkorta: 3.446 kilo.
2-Juan Miguel Urulain "Larrabide": 3.096 kilo.

1984/04/01: Bertako aizkolarien sariketa Usurbilen:
Lana: 54 ontzako 2 enbor, 60 ontzako 2 enbor eta 72 ontzako 2 enbor.
1-Txomin Alkorta: 24 minutu eta 53 segundu.
2-Joakin Agirre: 27 minutu eta 01 segundu.
3-Juan Aramendi: 28 minutu eta 03 segundu.
4-Manuel Alkorta: 29 minutu eta 29 segundu.
5-Juan Esnal: 30 minutu eta 58 segundu.
6-Jose Luis Alkorta: 45 minutu eta 27 segundu.

1984/07/01: Euskadiko Sega Txapelketa Abaltzisketan:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea:
1-Txomin Alkorta: 3.233 kilo.
2-Josean Arregi: 3.222 kilo.
3-Miguel Mari Jauregi: 3.206 kilo.
4-Miguel Zendoia: 2.683 kilo.
5-Jose Cruz Urretabizkaia: 2.067 kilo.

1984/07/29: Euskadiko Sega Txapelketa Andoainen:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea.
1-Txomin Alkorta: 2.882,0 kilo.
2-Jose Antonio Arregi: 2.622,0 kilo.
3-Jose Mari Elizegi Ansa: 2.505,0 kilo.
4-Javier Urruzola: 2.368,0 kilo.

1984/08/26: Euskadiko Sega Txapelketa Aian:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea.
1-Iñaki Bengoetxea: 2.841,0 kilo.
2-Txomin Alkorta: 2.779,0 kilo.
3-Jose Antonio Arregi: 2.728,0 kilo.
4-Altzo: 2.755,0 kilo.
5-Antzua: 2.693,0 kilo.
6-Bikaindi: 2.338,0 kilo.

1984/09/30: Apustua Abaltzisketan: Aizkora-sega:
Lana. Alkortak 6 enbor ebaki behar zituen (5 enbor 54 ontzakoak eta bat 45). Altzok 5 enbor  (54 ontzakoak) eta ondoren ordubetean belar kilo gehien moztutakoak irabazi zuen apustua:
1-Jose Maria Jauregi: 3.056 kilo.
2-Txomin Alkorta: 2.967 kilo.

1984/10/28: Sega Txapelketa Hernanin:
Lana: ordubetean belar pisu gehien moztea.
1-Txomin Alkorta: 3.541 kilo.
2-Ignacio Azpitarte: 3.462 kilo.
3-Joxean Arregi: 3.438 kilo.
4-Antton Erauskin: 3.266 kilo.

2009/06/14: Gipuzkoako Azkartasuneko Sega Txapelketa Zizurkilen:
Lana: ahalik eta azkarren 100 metro karratuko 2 belar sail moztea.
1-Joxe Gabirondo Arrate: 4 minutu eta 13 segundu.
2-Juan Joxe Lizaso Rezabal: 4 minutu eta 23 segundu.
3-Bixente Mitxelena Arbelaitz: 4 minutu eta 51 segundu.
4-Andoni Goikoetxea Gabirondo: 5 minutu eta 34 segundu.
5-Mikel Alkorta Aizpurua: 5 minutu eta 39 segundu.
6-Jokin Etxeberria Peñagarikano: 5 minutu eta 54 segundu.
7-Txomin Alkorta: 5 minutu eta 59 segundu.
8-Aitor Esnaola Dorronsoro: 6 minutu eta 7 segundu.
9-Arkaitz Arteaga Bereziartua: 6 minutu eta 15 segundu.