Igande honetako giro eguzkitsuak erakarrita, bidegileen joan etorriak ugaritu dira gaurkoan Buruntzaldean barrena. Eskualdeko udalerriak lotzen dituzten bidezidorrak zeharkatu dituzte hain zuzen, udalek eta tokian tokiko mendizaleen elkarteek antolaturiko Buruntzaldeko Ibilbideen 13. Egunarekin bat egin dutenek.
Ondoko irudiotan antolakuntzak Santuenean jarri duen kontrol eta ano postua. Aginagan, Mapilen jarri dute bestea, baita Andoainen, Urnietan eta Lasarte-Orian ere. Udalerri guztiok lotu ditu eskualde mailako ibilbideen egun honek. Bost bide zeuden aukeran, eta hala egoten dira urte osoan zehar, bisitarien zain. Honako hauek hain zuzen:
ANDOAIN – LASARTE-ORIA. Buruntza mendia zeharkatuz edo gailurra eginda. Koloreak: urdina eta urre zaharra; 7,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – URNIETA. Koloreak, urdina eta berdea; 4,8 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
ANDOAIN – USURBIL. Andatzatik barrena. Koloreak, urdina eta laranja; 14,9 km. Soilik oinez egin daiteke, eta beharrezkoa da mendiko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – URNIETA. Koloreak, urre zaharra eta berdea; 3,9 km. Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.
LASARTE-ORIA – USURBIL – AGINAGA. Koloreak, urre zaharra eta laranja; 9 km (Santuenetik barrena Aginagako Mapil ingururaino). Oinez edo bizikletaz egin daiteke, eta beharrezkoa da kirola egiteko oinetakoak erabiltzea.