Ile-apainketako irakaslea behar dute Oinarrizko Lanbide Heziketan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 19a, 09:00

Aldi baterako lan egiteko litzateke, astean 25 orduz.

Oinarrizko Lanbide Heziketa langile berri bila dabil. Atallun kokaturiko ikastetxeak ile-apainketa eta estetikan nahiz sukaldaritza eta jatetxe-arloan oinarrizko titulua eskuratzeko aukera ematen du. Ile-apainketako irakaslea behar dute aldi baterako, Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez. 25 orduko lanaldia eskaintzen dute. Deialdia plazaratu berri du lanbide.eus atariak. Astearte goiz honetarako jada 3 lagunek izena eman dutela irakurri ahal izan dugu.

LAN DEIALDIA
Lan eskaintza: Ile-apainketako irakaslea behar dute Oinarrizko Lanbide Heziketan.
Iraupena: aldi baterako.
Lanaldia: astean 25 ordu.
Bete beharreko baldintzak:
-Irudi pertsonaleko lanbide arloko goi mailako teknikaria eta CAP izatea.
-Irakasle bezala esperientzia: OLHetan, Enplegurako Lanbide-heziketan edo hezkuntza sisteman.
-Euskara: 3. Hizkuntza eskakizuna edo baliokidea.
Baloratuko da: Oinarrizko Lanbide Heziketan edo zailtasunak dituzten nerabeekin esperientzia izatea eskolak ematen.
Izen ematea eta informazio gehiagorako: lanbide.eus / 945 160 600.
Sustatzailea: Oinarrizko Lanbide Heziketa.