Pilota eta futbola, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 29a, 09:51

Asteburu hau ere izerdi patsetan datorkigu kirol hitzorduekin. Pilota neurketa ostiral iluntze honetan frontoian. Larunbatean futbol partidak egun osoz Haranen.

Herriko kirol taldeen jardunaldi asteburu berri bat ate joka. 2020ko martxotik ezinezkoa zitzaigun aisialdiko eskaintza honetaz gozatzeko aukera dugu jada; publiko gisa, neurketok ikusteko aukera alegia. Hala, asteburu honi begira; Pagazpekoen pilota partida bat izango dugu, ostiral arratsalde honetan bertan, Usurbilgo frontoian. Bestalde Usurbil Futbol Taldekoen hainbat partida jokatuko dira larunbatean zehar Haranen.

PILOTA
Urriak 29, ostirala
18:45 Infantil 2. maila, Gipuzkoako errendimenduko banakako txapelketa, Usurbilgo frontoian: Alejo (Pagazpe)-Sukia (Orio).

FUTBOLA HARANEN
Urriak 30, larunbata
09:00 Infantil neskak: Udarregi Usurbil FT A-Orioko FT
10:15 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil FT A-Euskalduna SD
12:00 Kadete mutilak: Usurbil FT A-Sporting de Herrera
15:30 Kadete neskak: Usurbil FT-Tolosa CF
17:45 Gorengoen maila: Usurbil FT-Billabona KE